Droiak azken urteetan arrakasta itzela lortzen ari dira. Aisialdirako bereziki, txikiak 250 gramo inguruko pisua dutenak merke aurki daitezke, eta Hego Euskal Herrian tamaina hortakoak soilik erabil daitezke baimen berezirik eskatu gabe. Aldiz, Irungo Bidasoa lanbide hezkutza zentroan, dronak gidatzeko lizentzia profesionala eskuratzeko formakuntza eskaintzen dute. Geroz eta arlo profesional gehiagotan erabiltzen hasi baitira gailu hauek. Alberto Arranz, Bidasoa institutoko zuzendari ohia, Hego Euskal Herrian araudia zertan den azaldu digu. Are gehiago kontuan hartuta, gure eskualdean aireportu bat dugula, eta horrek ere hainbat muga eta debeku ezartzen dituela aire okupazioari dagokionez.
Gailu hauek gidatzeko lizentzia profesionala eskuratzeko, Irungo Bidasoa institutoarekin harremanentan jartzea besterik ez duzue egin behar. http://www.fpbidasoa.org/ ikastaroa 60 ordukoa da, eta 200 euro inguru balio du. Ipar Euskal Herrian, aldiz, Miarritzeko aireportuan galdetu behar da.