Irisarri Land abentura parkeko udalekuetarako 300 plaza aurten

Antxeta Irratia 2024ko ots. 29a, 15:59

Irrisarri Landeko abentura parkera udalekuak antolatu ditu Irungo Udalak aurtengoan ere. 8 eta 16 urte bitartekoentzat 300 plaza eskainiko dituzte uztailaren 2an hasi eta abuztuaren 7ra arteko sei txandatan banatuak. 

 
Igantziko Irisarriland dagoen abentura parkean astebete igarotzeko udalekuak antolatu ditu berriz ere Irungo Udaleko Gazteria arloak. Aurrekoetan jasotako arrakasta ikusirik errepikatzea erabaki dute. Aurten sei txanda izango dira 8 eta 16 urte bitartekoentzat. Izen-ematea martxoaren 1etik 11ra izango da, eta txanda bakoitzeko 50 plaza eskainiko dituzte. 

Udalak aditzera eman duenez, eskaera handia denez, zozketa egingo dute. Onartutako eta baztertutakoen behin behineko zerrenda, martxoaren 14an eta 15ean plazaratuko dute irun.eus atarian. Eta behar erreklamazioak egin eta gero, martxoaren 20ean izango da jendaurreko zozketa.  egingo dute publiko udalaren orrialdean, 010 eta 943 505 152 telefonora deituta, udalaren autozerbitzu terminaletan. Egun horietan ere alegazioak ahalko dira aurkeztu. Behin betiko izen ematea apirilaren 10etik 19ra egingo da. Hauek dira antolatu dituzten txandak adinaren arabera: 

  • Lehenengo txanda: uztailaren 2tik 8ra bitartean izango da, 8 eta 10 urte bitartekoentzat, hau da, 2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoentzat.
  • Bigarren txanda: uztailaren 8tik 14ra bitartean izango da, 11 eta 13 urte bitartekoentzat, hau da, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoentzat.
  • Hirugarren txanda: uztailaren 14tik 20ra bitartean izango da, 8 eta 10 urte bitartekoentzat, hau da, 2014, 2015 eta 2016an jaiotakoentzat.
  • Laugarren txanda: uztailaren 20tik 26ra bitartean izango da, 11 eta 13 urte bitartekoentzat, hau da, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoentzat.
  • Bosgarren txanda: uztailaren 26tik abuztuaren 1era bitartean izango da, 14 eta 16 urte artean dituztenentzat, hau da, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoentzat. 
  • Seigarren txanda: abuztuaren 1etik 7ra bitartean izango da, 11 eta 13 urtekoentzat, hots, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoentzat.