Irungo kirolaririk ospetsuenetako bat izanik, «beti tradizioen alde egin duen defentsa sutsua» azpimarratu du Irungo Atsegiñak berari saria emateko. Egun horretan elkarteko bazkideen bazkari batekin ospatuko dute. Elkartearen ondasunik preziatuenak diren erraldoiak dira sari honen ikur. Gogoan hartu behar baita, 1922an elkarte sortu eta 1937an dagoeneko erabiltzen zituzten erraldoiak direla gaur egun oraindik ere erabiltzen dituztenak. Eta 2018az geroztik erakunde publikoen eta egindako herritar diru bilketa bati esker zaharberritu zituztenetik, inoiz baino dizdiratsuago desfilatzen dute Irungo kaleetan.
Irungo Atsegiña elkartearen beste ikurretako bat da ongintza izaera. Hala sortu zuten bere garaian, eta tradizioari lotutako elkartea izanik, bere 102 urteko historiaren hastapenetan bezala, apirilaren 25 honetan, San Markos egunean ere, opilak banatuko ditu Udal Adineko Erresidentzian. Betidanik egin izan du hau, eta aurten iragarri dutenez, 550 opila zati banatuko ditu aurten.