"Oroimena eta Arkeologia" hitzaldia emango du Lourdes Herrastik ostiralean Oiasso Museoan

Antxeta Irratia 2024ko mai. 2a, 11:47

Azken hilabeteotan Oiasso Erromatar Museoak jasotzen duen 'Gipuzkoako Emakume Arkeologoak' erakusketari lotuta, Irungo Udaleko Kultura arloak Aranzadiko Antropologia Saileko zuzendaria gonbidatu du «Oroimena eta Arkeologia» izeneko hitzaldia museoan bertan emateko, ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan. 

Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologia saileko zuzendari Lourdes Herrasti arkeologo ezagunak emango du, arkeologiak memoria-tresna gisa zer eskaini dezakeen aipatuz, eta Gipuzkoako emakume arkeologoek utzi duten aztarna nabarmenduz. Gogoan hartu ‘Gipuzkoako Emakume Arkeologoak’ erakusketa jasotzen duela museoak duela zenbait hilabete. Eta ikerketa arkeologikoetan emakumeek egin duten ekarpena ezagutzera emateko, liburu bat ere argitaratu dutela. Lourdes Herrastik berak aipatu digunez, Aranzadik horretan akuilu lanetan aritu da azken 30 urteotan. Hitzaldia bihar, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan izango da Oiasso Museoan, eta sarrera doakoa da lekuak bete arte.