Lau greba egun deitu ditu ELAk Irunbus zerbitzuetan

Antxeta Irratia 2024ko mai. 10a, 17:08

Maiatzaren 13, 20, 27, eta 31rako AUIF Irun-Hondarribiko hiri-autobusen enpresako langileek greba deitu dute, KPIaren eguneratzea bermatzea, urtean 200 lanordu gutxiago eta jasandako erasoak sahiestuko duten segurtasun gehiago aldarrikatuz. Lehen egunerako, datorren astelehena, Irunbus zerbitzuan %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituztela jakitera eman du Irungo Udalak. 

ELA sindikatuak jakitera eman duenez, IrunBus udal zerbitzua esleitua duen AUIF enpresako 40 langileen lan baldintzak hobetzeko borrokaren baitan, greba egitea erabaki dute. Datozen hiru astelehenetan (hilak 13,20 eta 27) eta maiatzaren 31n ere greba egingo dute. Aurreneko egunean, hirierdian autokarabana bat antolatuko dutela iragarri dute Irungo San Juan plazan, udaletxe aurrean 13:00ean bukatzeko asmoz.

Sindikatuak argitu duenez, lan hitzarmena berritzeko dago, eta enpresarekin eta Udalarekin izandako bilkuretan eman die haien eskaeren berri. Langileen helburua KPIaren eguneratu eta eros ahalmenik galtzen ez dutela bermatzea da. Baina arlo ekonomikoaz haratago, urteko lanaldia 1.592 ordutara murriztea ere eskatzen dute. Garraio zerbitzu publikoetan 35 orduko asteko lanaldia lortu zuen bitartean, AUIFek 1.792 ordu mantentzen ditu urtean. ELA sindikatuak dioenez, Irungo Udalak beste arloetako azpikontrata batzuetan lanaldia murriztea onartu izan du, familia eta lana uztartzeko hobekuntza eskaerak aintzat hartuta. Dirudienez, enpresak Udalaren esku utzi du 35 orduko lanaldiaren erabakia, KPIa eguneratzeko prest dagoela jakinarazi duen bitartean. 

Dena den, langileen eskaeren artean haien segurtasuna ere aintzat hartzen dute. Sindikatuak IrunBuseko autobus gidariek azken hilabeteotan jasan duten erasoen gorakada nabarmendu du, haien lan segurtasunean eraginez. Beraz, segurtasuna bermatua izan dadin baliabide gehiago eta protokoloak beharrezkoak direla aldarrikatzen dute. 

ZERBITZU MINIMOAK

Hauek dira Irungo Udalak jakinarazi dituen gutxieneko zerbitzuak eta ordutegiak. 

  • L1 ZAISA – OSPITALEA

Ospitaletik: 6:00; 6:30; 7:00; 7:30; 8:00; 8:30; 9:00; 9:45; 10:30; 11:15; 12:00; 12:45; 13:30; 14:15 (Txingudi Ikastolatik); 15:00; 15:45; 16:30; 17:15; 18:00; 18:45; 19:30; 20:15; 21:00; 21:45; 22:30.

Zaisatik: 6:00; 6:30; 7:00; 7:30 (Txingudi Ikastolaraino); 8:00 (Txingudi Ikastolaraino); 8:30; 9:00; 9:45; 10:30; 11:15 (Txingudi Ikastolaraino); 12:00; 12:45; 13:30 (Txingudi Ikastolaraino); 14:15; 15:00; 15:45; 16:30; 17:15; 18:00; 18:45; 19:30; 20:15; 21:00; 21:45; 22:30.

  • L2 SAN JUAN – VENTAS – TXINGUDI 

San Juanetik: 7:00; 8:00; 9:00; 10:00; 11:00; 12:00; 13:00, y por la tarde, 16:00; 17:00; 18:00; 19:00; 20:00; 21:00; 22:00.           

Suhiltzaileetatik: 10:30; 12:30; 16:30; 18:30; 20:30.

Txinguditik: 7:30; 8:30; 9:30; 11:30; 13:30; 17:30; 19:30; 21:30; 22:30.

  • L3 SAN JUAN – ARTIA

San Juan-Artia:  7:00; 8:30; 10:00; 11:30; 13:00; eta arratsaldez, 16:00; 17:30 (tenis zelaietara); 19:00 (tenis zelaietara); 20:30 (tenis zelaietara); 22:00.                                                   

  • L4 SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA     

 San Juan-Olaberria: 7:45  ; 9:15;10:45;12:15;13:45; eta arratsaldez, 16:45; 18:15; 19:45; 21:15