Luis Mari Elorz Irungo medikua zendu zen atzo 69 urte zituela

Antxeta Irratia 2024ko mai. 29a, 07:14

Bidasoaldean estima handiko gizona, 30 urtez belaunaldi askoren kabezerako mediku ezaguna izateaz gain, Irungo Hiritar Foroko lehen lehendakaria izan zen, eta 2019an talde politiko guztiek aho batez onartuta, Irun Hiriko Urrezko Domina jaso zuen, garaiko Jose Antonio Santano alkatearen eskutik.

Cristina Laborda alkateak atsekabe handia adierazi du, arrazoi humanitarioekin eta hiriaren hobekuntzarekin zuen konpromiso irmoa azpimarratuz. Irundarra sortzez, hondarbitartua, gaur 19:00etan Hondarribiko Alde Zaharreko parrokian, Sagarrondoko elizan egingo dira hileta elizkizunak. Doluminak Elorz-Lazkanotegi sendiari, eta haren senide eta lagun guztiei ere.