Sanmartzialak abiatzeko Irun dantzan jarri nahi du Kemenek San Juan bezperan

Aitor Errazkin 2024ko eka. 21a, 13:48

Igandean, San Juan bezpera ospatzeko eta Sanmartzialen hasiera ofizialarekin batera, bi dantza ekitaldi eskainiko die Kemen Dantza Taldeak irundarrei. 2022tik bereizketarik gabe neska-mutilek dantzatzen duten Soka Dantzarekin iragarriko dituzte San Juan sua eta jaiak 20:45ean. Eguerdian, aldiz, aurten hirugarrenez antolatzen duten Ezpata Dantza eta Brokel Dantza ikusgarriak eramango dituzte kalez-kale, Ama Xantalenetik udaletxeraino.  

Igandean, San juan bezperarekin Irungo herriko bestak hasiko dira. Kemen dantza taldeak, bi hitzordu programatuak ditu egun horretarako, lehenenik "Ezpata dantza" emanaldia eskeiniko dute, urantzu frontoitik aterako dira eguerdiko 12.00etan eta hiri erdiko kaleak zeharkatuko dituzte. Erakustaldiak Ama Xantalen Ermitan, Oiasso Museoaren Parean eta San Juan Plazan. Iluntzeko 20.45ean aldiz San Juan suaren inguruan, soka dantza eskeiniko dute irungo san juan plazan. Naroa eta Amaiur, Kemen dantza taldeko kideekin hitzegin dugu

Urtero San Juan sua pizten dutenean, Kemen Dantza Taldeak hartzen du plaza, eta Aurreskua eta Soka Dantzan aritzen dira sua piztu eta San Pedro eta San Martzial jaiei abiada ofiziala eman aurretik. Aurten atzo, gaur eta biharko dantzariei deia egin die Kemenek plaza dantzan jartzeko. Izan ere, 2022az geroztik, Irungo jaietako ekimen berdinzaleena bilakatu da. Urteetako hausnarketa sakon baten ondotik, emakumeek ere parte hartzen hasi baitziren Soka Dantzan duela bi urte lehen aldikotz lau hamarkadako usadioa egokituz. Genero bereizketarik gabe egin nahi dute dantza, eta hortaz, jantzi berdina erabiltzen dute dantzari guztiek taldeak hala erabakita. Aurten 35 bat dantzarik osatuko dute ekitaldia. 

2022koa “inflexio puntu” bat izanik ere, euskal dantza ahalik eta partehartzailea izan dadin nahi Kemen Dantza Taldeak. Eta horretarako ere, jaietako dantza ekitaldia oholtza gainean egin beharrean, Irungo kaleetara eramaten hasi ziren 2022an ere, Ezpata Dantza eta Brokel Dantza berreskuratuz. Etorkizunera begira Ezpata Dantzak bere lekua bereganatuko zuela sinetsita hasi ziren, eta ohitura zahar bat XXI. mendera egokitu ondoren, aurten, ekainaren 23an bertan egingo dute 12:00etan.

2022an berreskuratu zuen Kemen dantza taldea Ezpata Dantza eta Brokel Dantza jaietan. 

Iragarri dutenez, ibilbidea Ama Xantalen ermitan hasiko dute, Urdanibia plaza zeharkatu, San Juan plazara igo eta Triangelu plazara iritsiko dira. Bertan, brokel dantzetako bat eskainiko dute, bertatik Artalekura igo, eta Kale Nagusiaren goiko aldean Ezpata Dantza eskainiz. Hori bukatuta, San Juan plazan ekitaldia osorik eskainiko dute. Gutxi gorabehera 13:30ean izango da udaletxeko plazara iritsiera.