Gizon bat atxilotu dute Irunen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Antxeta Irratia 2024ko eka. 24a, 10:50

Ertzaintzako agenteek, Irungo Udaltzaingoarekin lankidetzan, 21 urteko gizon bat atxilotu zuten ostiralean, ekainaren 18an ostatu baten terrazan emakume bati ukituak egiteagatik, eta establezimendu bereko zerbitzaria den emakume transexual bati irainak egin eta txistua botatzeagatik gorroto delitua egotzita.

Gertakariak ekainaren 18an izan ziren 23:30ean Irungo taberna bateko terrazan. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, pertsona batek SOS DEIAK 112 larrialdietarako telefonora deitu zuen gizon batek hainbat pertsonari eraso ziela jakinaraziz. San Pedro eta San Martzial jaietako prebentzio-dispositiboan lanean ari ziren Ertzaintzako eta Udaltzaingoko zenbait agente bertaratu ziren berehala. Eta beste pertsona batzuengan oldartutako gizon batekin topo egin zuten. Horren ondorioz, identifikatu eta atxilo eraman zuten. Emakume batek taberna bateko terrazan eserita zegoela gizon horrek ukituak egin zizkiola esan zien. Hortaz gain, Gainera establezimendu bereko zerbitzariarekin hitz egin zuten, eta hark adierazi zuen gizonari bere jarrera aurpegiratu zionean, gizonak irainak egin zizkiola emakume transexuala izateagatik, eta txistua bota ziola.

Horiek horrela, agenteek atxilotu egin zuten 21 urteko gizona, ustezko sexu-eraso delitu baten eta genero-identitateagatiko gorrotoak areagotutako irain delituak leporatuta. Irungo ertzain-etxera eraman zuten. Ondoren, atxilotuak hainbat aurrekari polizial zituela baieztatu zuten, lesio eta mehatxu delituengatik zehazki. Eta guardiako epaitegiaren esku utzi zuten. Honek aske utzi zuen kautelazko neurriekin.