Ikasturte «kolosala» borobiltzeko, Irungo AEKk udako ikastaroak eskainiko ditu

Aitor Errazkin 2024ko eka. 26a, 17:09

Ikasturte berezia bizi izan dute Irungo AEKn. 23. Korrika Irundik abiatu zen urtea oroimenean geratuko da beti. Eta horrek eragina izan du lantaldearen ikasturteko desmartxan. Beñat Alzaga zuzendariak azaldu digunez, balorazio ezinhobea egiten dute Korrikari buruz, antolaketa, saretze, ospakizun eta utzi honek duen aztarnari dagokionez. Baina ikasturtea ez da oraindik amaitu. Udako ikastaro trinkoak eta udako barnetegiak antolatu baitituzte. 

AEKk ez ditu ateak sekulan itxi nahi, eta herritarrak euskalduntzeko konpromisoari segida emanez, uda honetan eta Korrikaren ilusio berarekin, udako ikastaro trinkoak prestatu dituzte. B1, B2 eta C1 mailak lortzeko ikastaroak eskeiniko dituzte, uztailan zehar goizeko 9.00etatik 13.00era.

Hortaz gain, Ikastaro trinkoetaz gain, udako barnetegiak eta familientzako barnetegiak ere antolatu dituzte. Informazio gehiagorako: Emailez: irun@aek.eus / Telefono zenbakia (WhatsApp) 688 74 66 33 / 943 62 88 34