Borja Olazabalek, Udaleko Kirol arloko ordezkariak azaldu duenez, balorazio baikorra egin dute aurten parte hartu duten ikastetxeek. Eta «Irungo txikienei on egiten dien kanpaina dela sinetsita», ekimenari segida emango diote hurrengo ikasturtean ere. 2024/2025 ikasturtean, beraz, urritik ekainera bitartean eskola bakoitzak gehienez ere 4 asteko ikastaro trinkoak egin ahal izango dituzte, eguneroko ikastaroekin, goiz ala arratsaldeko ordutegian eta eskola bakoitzaren eskaeraren arabera. Udalak oroitarazi du ikastaroek ez dutela inolako gasturik suposatzen ikastetxeentzat, ezta familientzat ere. Irungo Udalak diruztatzen baitu osoki, udal kiroldegietako monitoreekin, eta autobusa behar duten ikastetxeen kasuan ere, garraioa dohainik eskaintzen diete.
Aurten, esan bezala, 10 ikastetxek parte hartu dute, eta orotara 2. Lhko 468 ikasle hartu dute parte, horietatik 239 neska eta 229 mutil.