Marte sorkuntza laborategiko sortzailea da Miren Gonzalez Goikoetxea Tolosarra. Larrendi auzoko etxepe batetik unibertsoa kolorez betetzen du egunero. BER bilduma Donostiako Aztertu Arte Galerian jartzeaz gain, minbiziari parez pare begira jarri da azken hilabeteetan. Batetik artea eta zientzia batzeko xedez, inoiz banatuak egon badira, eta bestetik gaia gizarteratzeko asmoz. Hainbat osasun langileren laguntza ukatetik haratago, minbiziarekin bizikidetzan ari diren pertsonekin ere ari da buru belarri. Sarea osatuz. "Hasiera da" esan digu, amaiera non eta nolakoa izanen den jakin gabe, "eta hori polita da".