Asteazken arratsaldetik igandera luzatuko dira aurtengo Moskuko jaiak, "Ez lokartu, borrokatu!" lelopean. Gaur, txupinazoaren ondotik, Nakar, Sei Sega eta Lisabö taldeak ariko dira. Altxaferoaren aurretik baina, ibilbide historiko bat ere eginen dute Mertxe Trantxe historialariaren eskutik.
Ostegunean, jai eguna dela probextuz, egun osoko egitaraua izanen dute, antzerkia, dantza eta bertso saioarekin. Azken honetan, Libe Goenaga, Irantzu Idoate, Nerea Elustondo eta Oihana Bartra ariko dira kantuan, Adrian Arruti gai emaile izanen dutelarik.
Ostirala "txapelketen eguna" izanen da Patti antolatzaileak azaldu digunez, pala, mus, dardo eta futbolin lehiaketak izanen baitira. Ondotik, duela 40 urte Moskun bertan sortu zen Kortatu taldearen urteurrena dela-eta ospakizun bat izanen da, eta arratsean Punk kontzertuak izanen dira Vomito, Zetkin eta Anti-Regimen taldeekin.
Larunbatean, Antxeta Irratiko Zipriztina Mafia irratsaioa karrikara aterako da, Borderline Fabrikarekin elkarlanean. Patti edo Pepa Glamurrekoetxea aurkezleak zertan ariko diren azaldu digu elkarrizketan. Lehenago herri bazkaria izanen da, eta ondotik kontzertu xorta ederra, emakumeek osaturiko taldeekin.
Igandean, egitaraua ixteko, Tortilla lehiaketa izanen da goizean, azoka, haur jokoak eta sardinada eta brotxetak egunean zehar, eta DJ Lola Von Pololaren emanaldia jaiak ixteko.