Irungo Udaleko Berdintasun arloak eskaintzen dituen Ahalduntze Eskolaren 17. ikasturtea abiatzera doa. Bigarren urtea du Emakumeen Etxean, eta espazio segurua den heinean aukera berriak eskaintzen dituenez, Udalak eskaintza indartzea erabaki du aurten. Nuria Alzaga, Udal Berdintasun ordezkariak azpimarratu duenez, «azken urteotan plaza guztiak agortu izan dira ikastaro eta tailer gehienetan, eskaintza honen beharra eta arrakastaren seinale». Iaz, adibidez, 8 ikastaro edo talde dinamika proposatu zituzten bitartean, eta 180 emakumeren bueltan parte hartu zuten bitartean, udazken honetan 13 izango dira antolatuko dituzten tailerrak.
Emakume migratuekin pentsatuz
Hortaz gain, Ahalduntze Eskolaren eskaintzarekin batera, beste hainbat zerbitzu proposatzen ditu ikasturte honetan Udalak Emakumeen Etxean. Haien artean aski erabilia den Tituluen Homologaziorako Aholkularitza. Bidez Bide elkarteak eskaintzen du zerbitzua, hileroko azken ostegunetan. Eta Irungo emakumeen %15a baino gehiago atzerriko jatorria duela kontuan hartuta, eta hain justu emakume migratuei zuzendutako zerbitzua ezinbestekotzat jotzen dute. Eramaileen arabera, «zerbitzua garrantzitsua da emakumeen lan prekarietateari aurre egiteko,homologaziorik gabe, jatorrizko herrialdeetako lanbidea alboratu eta perfil profesional apalagoetan lan egitera behartuak ikusten baitira kasu askotan».
Era berean, Gure Artean-Entre Nosotras tailerraren dinamikarekin ere jarraituko dute aurten. Bertako zein atzerriko jatorria duten emakumeen arteko elkar ezagutza eta laguntza taldea da. Seigarren urtea da Udalak hau antolatzen duela, eta emakume migratuen integraziorako eraginkorra eta lagungarria dela azpimarratu du Itsasne Galardi taldearen eramaileak.
Izena emateko sistema berria
Izena emateko sistema ere aldatu dute aurten. Orain artean plazak izena emandako ordenean banatzen ziren bitartean, aurten izen-emate epea behin amaitutakoan zozketa egingo du Irungo Udalak. Udal ordezkarien ustez «plazak ekitatez banatzeko» helburuarekin hartu dute erabakia. Beraz, hilaren 3tik 16ra bitartean izena eman daiteke HAZ administrazio elektronikoaren bitartez, 943 505 505 telefono zenbakira deituz edo Emakumeen Etxean galdetuta. Eta ondoren egingo dute zozketa.
Profesional horietariko batzuk azaldu dizkigute ondoko audio erreportaian proposatuko dituzten tailerren nondik norakoak. Egitaraua oparoa proposatzen dute 13 formatzaile eta profesionalen eskutik. Horrela, generoa, sexualitatea, literatura, gorputza eta buruaren zaintza, autoestimua, dantza edota komunikazio positiboa lantzeko, hauek dira tailerrak:
AMATASUNAK FEMINISMOTIK
Parean elkarteak proposatuko duen tailer honetan, parte hartzaileek amatasun feministak sustatzeko baliabideak eskuratuko dituzte.
- Saio kopurua: Hiru saio, bi taldetan
- Trebatzailea: Parean elkartea
- Datak: Urriaren 1a, 15a eta 29a
- Eguna: Asteartea
- Ordua: 10:00-12:00, euskaraz, eta 17:00-19:00, gaztelaniaz
SAREAK MUSIKATZEN
Parte hartzaileek elkar laguntzeko sareak sortuko dituzte, musika terapiaren bidez. Hain zuzen ere, musika terapia autoespresioa, prozesu emozionala eta nortasunaren garapena sustatzeko eta autoestimua sendotzeko sorkuntza bide bat da.
- Saio kopurua: 10
- Formatzailea: Haizea Loira
- Data: Irailaren 23tik azaroaren 25era, astelehenetan.
- Ordua: 11:00etatik 13:00etara.
- Hizkuntza: Gaztelania
BIODANTZA
Parte hartzaileek konfiantza eta segurtasun handiagoa izango dute beren buruarengan, biodantzari esker.
- Saio kopurua: 12
- Formatzailea: Belen Olaziregi
- Data: Irailaren 23tik abenduaren 9raa, astelehenetan
- Ordua: 18:00-19:30
- Hizkuntza: Gaztelania
POLIT ZAHARTZEA: EZ UTZI AMETSAK LAPURTZEN
Parte hartzaileek edadismoaren inguruan aurretik ditugun ideia, jokabide eta jarrerei aurre egiteko ezaupide eta tresnak eskuratuko dituzte.
- Saio kopurua: 10
- Formatzailea: Kontxi Lopez
- Data: Irailaren 24tik azaroaren 26ra, asteartetan.
- Ordua: 10:00etatik 12:00etara.
- Hizkuntza: Gaztelania
ANTZERKI FEMINISTA LABORATEGIA
Parte hartzaileek antzerkiaren bidez beren gorputz adierazpena hobetzen ikasiko dute.
- Saio kopurua: 10
- Trebatzailea: Aitziber Eguskiza
- Data: Irailaren 24a – abenduaren 3a Eguna: Asteartea
- Ordua: 18:00-20:00
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
EMAKUMEEN OSASUNA. EMAKUMEENTZAKO ZAINTZA INTEGRALA
Parte hartzaileek beren gorputza eta burua hobeto ezagutzeko eta, horrela, beren ongizatea hobetzeko tresnak ikasiko dituzte.
- Saio kopurua: 10
- Trebatzaileak: Itziar Pomar eta Garazi Oyarbide
- Data: Irailaren 26a – azaroaren 28a Eguna: Osteguna
- Ordua: 10:30-12:00
- Hizkuntza: Gaztelania
KOMUNIKAZIO POSITIBOA ETA AUTOESTIMUA
Lana, bikotea, seme-alabak, gurasoak… Eta gu? Noizko…?Horixe da parte hartzaileek askotariko gaiei buruz elkarrekin hausnartzeko eta beren autoestimua hobetzeko tailer baten premisa.
- Data: 2024ko urria – 2025eko ekaina
- Eguna: Asteazkena
- Ordua: 10:00-12:00, goizez, eta 16:00-18:00, arratsaldez
MAITATU ETA ZAINDU ZURE GORPUTZA
Parte hartzaileek giharrak indartzeko eta malgutasuna handitzeko ariketak egingo dituzte, yogaren, txi kungaren, meditazioaren eta Feldenkrais metodoaren bidez, besteak beste.
- Saio kopurua: 10.
- Trebatzailea: Jaione Albeniz.
- Data: Irailaren 26tik azaroaren 28ra, ostegunetan.
- Ordua: 17:00etatik 18:30etara.
- Hizkuntza: Gaztelania.
MUNDUKO EMAKUMEZKO IDAZLEAK
Irakurketa klub honetan, parte hartzaileek mundu osoan zuzenean edo zeharka testuinguru eta errealitate soziokultural desberdinetako emakumeen egoeraz diharduten emakumezko idazleen lanez gozatuko dute.
- Saio kopurua: 3.
- Trebatzailea: Isabel Allende Robredo.
- Ordua: 17:00etatik 19:00etara.
- Datak: Urriaren 23a, azaroaren 20a eta abenduaren 18a , asteazkenetan.
- Hizkuntza: Gaztelania
TWERKING
- Saio kopurua: 2
- Trebatzailea: Ikerne Mendieta
- Datak: Irailaren 27a, ostirala, eta 28a, larunbata
- Orduak: Ostiralean, 17:00-21:00 eta, larunbatean, 10:30-14:30
- Hizkuntza: Euskara
MENOPAUSIA ERREBELDEA
Parte hartzaileek menopausia osasuntsu bizitzeko ezaupide eta tresnak eskuratuko dituzte.
- Saio kopurua: 1
- Trebatzailea: Cristina Quijera
- Eguna: Urriaren 18a, ostirala, Menopausiaren Munduko Eguna
- Ordua: 16:00etatik 20:00etara.
- Hizkuntza: Gaztelania
ZURE ZORU PELBIKOA, ZEUREA DA
Parte hartzaileek zoru pelbikoko giharrak indartzen ikasiko dute.
- Saio kopurua: 2.
- Trebatzailea: Juncal Alzugarai.
- Datak: Urriaren 19a eta 26a.
- Eguna: Larunbata.
- Ordua: 11:00etatik 13:00etara.
- Hizkuntza: Gaztelania.
GENEROA (LGTBIQ+ tailerra)
Generoari, genero arauei eta generoaren espresioari buruz hausnartzeko gune bat izango da, eta guztira lau saio egingo dituzte. Formatzailea: Emuna Aüka
Data: Azaroaren 14a – abenduaren 5a Eguna: Osteguna
Ordua: 18:00-20:00
Hizkuntza: Gaztelania
AUTODEFENTSA FEMINISTA
Parte hartzaileek nolanahiko indarkeria eraso matxistei aurre egiten ikasiko dute, erasoei erantzuteko eta horrelako egoerak ebazteko mekanismo eta neurrien bidez.
- Saio kopurua: 3.
- Trebatzailea: Emagin.
- Datak: Abenduaren 3a, 10a eta 17a, asteartetan.
- Ordua: 17:00etatik 20:00etara.
- Hizkuntza: Euskara.
TOPAGUNEAK
Ikasturte osoan askotariko gaiak lantzeko biltzen diren talde tematikoak ere osatuko dituzte, urte osoan irekiak mantenduko dituztenak. Kasu honetan, interesdunek Emakumeen Etxera bertara jo dezakete izena emateko, edo 943 505 505 telefono zenbakira deituz.