Euskara eroso bizitzeko aukera emango du Irungo AEK euskaltegiak urritik aurrera

Aitor Errazkin 2024ko ira. 9a, 09:54

Irungo AEK euskaltegiak 24-25 ikasturteko matrikulazio kanpaina abiatu du. Euskara ikasteko ahalik eta aukera zabalena eskainiko du aurten ere, eta taldeak, ordutegiak eta bestelakoak antolatzen hasiak dira dagoeneko. Izan ere, irailaren 25ean itxiko dute izena emateko epea, eta eskolak berriz, urriaren 1ean hasiko dira.

Urtero bezala, maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte. Hortaz gain, ikastaro bereziak ere antolatu dituzte: mintza ikastaroak, hika tailerra, C2 ikastaro konbinatuaz gainera eta Euskaltzaindiaren arauen tailerra. Eskolak astean 2, 3 edo 4 aldiz jasotzeko aukera egongo da.

Ikastaroetan izena emateko hainbat bide daude. Izen ematea aurrez-aurre egin nahi dutenak Legia karrikako 6. zenbakian dagoen Irungo AEK euskaltegira hurbildu daitezke. Euskaltegiaren bulego-ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta arratsaldeetan, 16:30etik 19:30era. Bestela, 943 62 88 34 telefono zenbakira deitu edo 688 746 633 zenbakira WhatsApp bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, irun@aek.eus helbide elektronikora idazteko aukera duzu ere. Antxeta Irratian Beñat Alzaga, Irungo AEKko koordinatzaileak eman dizkigu xehetasun guztiak ondoko ekarrizketan.