Udan atzerriko bisitari gehiago erakarri dituzte Irunera kultur eskaintzak bultzatuta

Antxeta Irratia 2024ko ira. 10a, 13:11

Irungo Udalak aurtengo udan egin duen kultur eskaintza indartzeko ahaleginak bisitari berriak erakarri dituela ondorioztatu dute. Uda oparoa izan da 50 kultur hitzordu baino gehiagorekin, eta Dies Oiassonis jaialdian markak apurtu dituzte. Iaz 3.000 lagunetik gora bildu zituen bitartean, aurten 5.485 bisitari hurbildu dira uztailaren 11tik 14ra bitartean antolatutako ekintzetara.

Uda oparoa izan da Irunen kultur eskaintzari dagokionez. Udalak antolatutako 50 kultur hitzordua baino gehigotan milaka lagunek parte hartu dutela nabarmendu du. Eta horien artean Euskal Jirak bildutako jendetza, edota Dies Oiassonis jaialdia azpimarratu dituzte. Erromatar jaialdian uztailaren 11tik 14ra parte hartu zuten 5.485 bisitariek marka berri bat egin badu, Oiasso Erromatar Museoak ere pandemia aurreko zifretan kokatu da uda honetan.

Izan ere, 2019ko udan jasotako 13.004 bisitarien langa egin zuenetik ez zuela aurten bildutako 12.623 bisitarien emaitza bezain ona lortu. Kultur eskaintzan egindako eginahala bisitarien kopuruetan eragin zuzena izan duelakoan dago Irungo Udala. Eta bertakoek zein kanpokoek gozatu ahal izan dutela azpimarratu dute. Bildutako ikusle eta parte hartzaileen %20a Irungoa izan den bitartean, gipuzkoarrak izan baitira beste %18, eta %12 frantsesak. Espainiar estatuko jatorria dutenen bisitarien kopurua, aldiz, %13 emendatu da, eta %64 batean egin du gora atzerriko bisitariaren profilak, bereziki, Estatu Batuak, Erresuma Batuak edo Alemaniakoak.