Merkal Calzadoseko langileek negoziazio mahaia aktibatzea aldarrikatu dute enegarren aldiz

Antxeta Irratia 2024ko ira. 17a, 10:44

Txingudi merkatal-zentroko Merkal Calzados saltokiko langileek elgarretaratzea egin dute gaur eguerdian dendaren atarian. 2019an iraungi zen gaur egun indarrean duten Lan Hitzarmena, eta hau 2009tik berritu gabe dutela salatu du ELA sindikatuak. Aldiz, duela 3 hilabete greba mugimendura jotzea erabaki zutenetik, kontzentrazioak, manifestazioak eta antzerkien bidez ere euren egoera salatu ondoren, orain eseri da enpresa aurreneko aldiz negoziazio mahaian.

Hala ere, euskal sindikatuak dioenez, oraindik ez dute proposamen zehatzik egin. Gipuzkoan 50 langile dira enpresa honentzat lanean.