20 urtetan izandako marea bizirik handienari aurre egiteko prest daude Irunen

Antxeta Irratia 2024ko ira. 18a, 09:19

AZTI erakundeak «Bizkaiko Golkoan ez ohiko egoera» iragarri du, eta gehienezko itsasgora puntua 4,8 eta 4,95 metrotakoa izan daitekeela, ohiko maximoak baino metro erdi gehiago. Irunen, astelehenean hasi ziren Udaltzaingoa eta Babes Zibileko bolondresek hondar zakuak sentiberak diren puntuetan ezartzen. 

Irailaren 16tik 21era indarrean mantenduko du Irungo Udalak marea bizien uholde arriskuari aurre egiteko prebentzio dispositiboa. Martxoko eta iraileko ilargi betearekin eman ohi dira marea bizi aipagarrienak. Baina adituek iragarri dutenez, 19 urtetan eman ez den alineazio astrologiko baten ondorioz, berezik indartsuak izango dira hilabete honetan biziko ditugun marea biziak.  Ilargi betea asteazken gauean eman bada ere, ostegunean (irailak 19) nabarituko dugu gehien. Kantauri Itsasoan lau metro altuera aldea emango da itsasbehera eta itsasgora puntuen artean. 

Hortaz, Bidasoa ibaiaren bazterretan, ohikoan uholdegarritasun handiko eremuetan alerta ezarria dute. Horiek hala, Stadium Gal eta Santiagotarrakeko bidegorrian, Oxinbiribil eta Azken Portuko Recondo zeneko pabilioi zaharraren atzealdean, eta Behobia auzoan neurriak hartu dituzte. 

Udalak argitu duenez, Udaltzaingoak eta Babes Zibila elkarlanean ari dira joan den astelehenaz geroztik. Real Union ibilbideko bidegorriko zonaldean ur okupazioaz sentiberak diren puntuetan lur-zakuak ipini zituzten. Eta hortaz gain, itsasgora orduetan Real Union eta Pierre Lhande ibilbideetan pasoa galaraziko zaie herritarrei. Bestalde, Behobiako konportak jarri dituzte, gainezka egin dezakeen ura auzoan sar ez dadin.

Era berean, azken urteotako marea bizien koefizientetik handienetakoa aurreikusten dela gogoan hartuta, (ostegunean 18:00etako itsasgoran 120ko koefiziente taulatik 113koa aurreikusten da Kantauri isurialdean), Udala kaltetuta izan daitezkeen bizilagunekin harremanetan sartu da aldez aurretik, eta SMS alerta sistema ere prest dute, egoeraren berri informatuak izateko.