Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua

“Sare bat sortzen ari gara ikusezinak diren arrakalak saihesteko programak lantzeko”

Paola Oskoz 2024ko aza. 27a, 13:07

Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua ospatu zen pasa den azaroaren 21ean eta 22an Ficoban. Goizane Alvarez Gipuzkoako kirol diputatua mintzatu zen kongresu honen arrazoi eta helburuen inguruan. 

Modu positiboan baloratu zuen hainbat arlo desberdineko emakumeak elkartzea, kirolean “ikusezinak diren arrakalak aztertzeko espazio seguru bat” sortu baitzuten. Izan ere, kongresuan parte hartu zuten emakume guztiek aipatu zuten “hitz egiteko segurtasuna sentitu zutela”, beldurrik gabe pentsatzen zutena azaleratuz eta euren ibilbidean jasan duten indarkeria salatuz. Alvarezek hau ezinbertzekotzat jo zuen emakumeen futbolean estrategia egonkorrak sortzeko. “Emakumeen kirolaren oinarriak ezin dira galdu eta ezin ditugu kopiatu gizonezkoenak. Sare bat sortzen ari gara eta jende desberdin baten artean azaleratzen diren emaitzak, ondorioak eta susmoak landu behar ditugu, beste arrakala ikusezinak sahiesteko programak lantzeko”, gaineratu zuen.