Garbiñe Etxeberria, futbolari ohia da eta gaur egun, Realeko emakumeen estrukturaren arduraduna. Oiartzun taldean egin zuen bere ibilbidea futbolari gisa, amateur mailan, baita entrenatzaile gisa lehen pausuak eman ere. Urte horietan hainbat garaipen ditu poltsikoan, jokalari eta kapitaina zen urteetakoa. Oiartzun izan baitzen emakumeen Liga Nazionala sortu zuen taldeetariko bat eta beraz, taldeak berak aukera izan zuen Ligako txapeldun izateko (90/91), baita bi Erregina Kopa (87 eta 88) irabazteko ere.
Jokalari izateari utzi, baina taldean segitu zuen entrenatzaile gisa, Realak fitxatu aitzinetik. Talde donostiarrarekin Superligara igotzea lortu zuten (2006an debuta), taldeko lehen entrenatzailean bihurtuz. 2008tik aldiz, Realeko emakumeen estrukturan lan egiten du kirol zuzendari bezala. Berak aipatu bezala, “Reala pizgarria da Gipuzkoan eta lanean dauden neska horiek bultzatzen ditugu, egiten ari direnari balioa emanez”.