Eskolako Agenda 2030 Programa jasangarritasunaren kultura hezkuntza-komunitateetan integratzea helburua du. Bereziki ikasleak jartzen ditu erdigunean, izan ere, beraiek arazo ekologiko eta sozialen konponbideetan esku-hartzeko beharrezkoak diren konpetentziak eta konpromisoak garatzeko lanketa egiten dute ikasturtean zehar. Tokian tokikoan norbere eguneroko bizimoduan har daitezkeen neurriaetan zein maila globalean, ekintza eraldatzaileak egin ditzaten, banakakoak zein kolektiboak, ikastetxean eta udalerrian aplikatzeko proposamenak landuko dituzte. Ondoren, ikasturte bukaeran Udal Areto Nagusian ospatuko duten Udal Foroan haien lanaren emaitza jakinarazi, eta udalak bere politiketan aintzat hartuko ditu.
Datozen bi ikasturteotan, ikasleek Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat egin eta “Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak” izeneko 12. helburua landuko dute datozen bi ikasturtetan. Zehazki, udalerriaren egoera aztertuko dute eta horretan oinarrituta hobekuntza proposamenak landuko dituzte ekoizpen eta kontsumo arduratsua indartzeko ekintza eraldatzaileak eginez.
Aurten, 2024-2025 ikasturtean, Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko Eguzkitza, Hirubide, Pio Baroja, Toki Alai LHI, Toki Alai BHI, Txingudi Ikastola eta Txingudi BHIko 3.500 ikasle inguruk parte hartuko dute programan.