Eraikin osoan zehar egin dituzten margoketen erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute abenduaren 21ean, santomas egunean ere, elkarretaratzea deitu dute 13:00ean Moskun (Sargia parkearen aurrean) "Faxismoaren aurrean LAKAXITA tinko!" lelopean. Ez da lehen aldia Lakaxita erasotua izan dela, ezta eskualdean azken aldian ezabatu behar izan duten mezu faxista bakarra. Duela hilabete eskas, "Europa babestu" idatzi zuten Hondarribiko Portuan, eta margoketen gainean "Faxismoa borrokatu" jarri zuen Bidasoko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS).