Sarrerak agortu dira Irunen Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore ikusteko

Antxeta Irratia 2025ko urt. 21a, 12:48

Larunbatean "Ostirala iritsi da!" ikusgarria taularatuko dute Amaia KZn. Pailazoen bisitak azken urteetan lortu duen arrakasta ikusita saio bikoitza eskainiko dute, 16:00etan eta 18:30ean, Izaskun Forcadak eta Joanes Echevestek antzezten dituzten Pupu eta Lore pertsonai berrien nobedadearekin.

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, larunbatean Irungo familiek ‘Ostirala iritsi da!' euskarazko ikusgarria gozatu ahal izango dute Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen eskutik. Irungo familiek gehien baloratzen duten hitzorduetako bat denez, aurreko edizioetan izan duen arrakasta ikusita saio bikoitza antolatu dute berriro ere. Lehen hitzordua 16:00etan izango da, eta bigarrena 18:30etan, baina sarrerak agortu egin dira. Berez, leku bakarra geratzen da 16:00etako saioan. Sarrerak hemen. 

‘Ostirala irtsi da!’ ikuskizuna

Ikusgarri berriak haurrentzako euskal kantutegiaren eta ikastolaren iruditegiari lotzen gaitu, "ostiraletan mantalak etxera eta bi egunetako oporrak" dion kantuaren haritik, "Ostirala iritsi da!" ikuskizunak eskolara garamatza, beti bezala, kantuz, dantzaz eta irri eginez haurrek ikas dezaten. Txapas irakaslearen pertsonaiaz gain, azken lan honetan nobedade nagusia Joanes Echeveste saratarra dugu. Gazteek Goazen telesailetik "Ibai" bezala dute ezaguna, eta Pontx pailazoa ere bada, eta joan den abenduan Hendaian aurkeztu zuen "Denak plazara" bere ikusgarri berria. Baina denboraldi berri honetan euskal pailazorik ospetsunekin batera lanean hasi da Lore pertsonaia antzeztuz. Izaskun Forcada, aldiz Pupu da.