Euskaraldia Artian: Denon parte-hartzea beharrezkoa da!

Aitor Errazkin 2025ko urt. 24a, 09:51

Irungo Artia auzoan Euskaraldia ospatzeko asmotan dabiltza, eta horretarako otsailaren 5ean, 19:00etan, auzo elkartean bilkura ireki bat deitu dute. Bertan, ideiak eta proposamen berriak partekatzeko aukera izango dute auzokideek. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Euskaraldiaren arrakasta guztion inplikazioari esker lortu daitekeela, eta horregatik, parte hartzera gonbidatzen dituzte Artia auzoko bizilagun guztiak

Enara Iruretagoienak, ekimenaren sustatzaileetako batek, proiektuarekiko konpromisoa eta ilusioa azaldu digu, eta nabarmendu du guztion ekarpena ezinbestekoa dela euskara biziberritzeko erronka honetan. Aurtengo leloa, "Elkar mugituz egingo dugu", inspirazio iturri izango da laugarren Euskaraldian, maiatzaren 15etik 25era egingo den dinamika berritzailean.

Euskaraldia aurkezpena!
Otsailak 5, arratsaldeko 19:00etan, Artiako auzo elkartean.
Etor zaitez eta parte hartu euskararen aldeko mugimenduan

Euskaraldia ikuspegi zabalago batetik ulertzeko eta hurrengo urratsa emateko, Irunen eragin handiagoa izatea dute helburu. Artia auzoan, guztion artean, euskara biziberritzeko ahaleginak egingo ditugu! Zatoz eta batu euskararen aldeko ariketa kolektibo honetara!