Joan Puig atzelaria fitxatu berri du Real Unionek Mosquera ordezkatzeko

Antxeta Irratia 2025ko urt. 29a, 10:36

Real Unionek Joan Puig (22 urte) ezker hegaleko atzelaria fitxatu berri du Bartzelonako Espanyol B taldetik, Aston Villara itzuliko den Yerai Mosauera kolonbiarraren hutsunea betetzeko. Iaz ezkerreko belauneko lotailu-haustura izan zuen atzelari katalanak sentsazio onak berreskuratu nahi ditu Irunen, eta 2026ko ekaina arte sinatuko du txuribeltzekin. 

Real Unionek Yerai Mosquera atzelari kolonbiarra (19 urte) Aston Villara itzuliko dela jakinarazi du. Birminghameko taldeak utzita ari zen denboraldi hasieratik, baina parte hartze txikia izan du, 7 partidatan besterik ez du parte hartu. Eta urtarrila osoan ezin izan dute berekin kontatu, Venezuelan ospatzen ari den 20 urtez azpiko Hego Ameriketako selekzioen txapelketan parte hartzen ari baita Kolonbiarekin, eta hau amaitutakoan, ez da Irunera itzuliko. Ingalaterrara joango da zuzenean, Real Unionen egindako ibilbidea amaitutzat emanez.

Atzelari postu hori ordezkatzeko, aldiz, Real Unionek 22 urteko Joan Puig fitxatu berri duela jakinarazi du. Llagostera edo Badalona taldeetatik pasa ondoren, 2022an Bartzelonako Espanyol taldeak fitxatu zuen, eta harrobiko taldean 48 partida jokatu ditu orain artean, lehen taldean Errege Kopan ere debuta egin zuelarik. Hala ere, 2024ko urtarrilan ezkerreko belauneko lotailu-haustura izan zuen, eta lesio larri horrek 7 hilabetez geldirik utzi ondoren, denboraldi honetan ez du gehiagi parte hartu Espanyol taldeko harrobian. 

Real Unionekin 2026ko ekaina arteko kontratua izenpetuko du gaur, froga medikuak pasa ondoren.