Emakume bat akatu du bere semeak labankadaz Irunen

Antxeta Irratia 2025ko ots. 6a, 10:00

Atzo 13:30ak aldera jasandako erasoaren ondorioz, Irungo emakume bat hil da Donostiako ospitalean gau honetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, biktimaren semea 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo arratsaldean erasoa leporatuta.

Polizia iturrien arabera, erasotzailea 13:30an emakumearen etxean agertu zen labain batekin, eta gizonezkoaren izeba eta biktimaren bikotekideak emakumea babesten saiatu baziren ere, hainbat labankada jaso zituen. Erasotzailea motoz ihes egin zuen, baina ertzainek abisua jaso eta biktima artatu ondoren, berehala aurkitu eta atxilotu zuten gizona. Lehen graduko homizidio saiakera egotzi diote, eta atzodanik ertzain-etxean dago, baina lehen ikerketa polizialak egin ondoren, epailearen aurrera eramango dute.