Inauste lanak egingo ditu aldundiak datorren astean Irungo Olaberria auzora doan errepidean

Antxeta Irratia 2025ko ots. 27a, 14:00

Irungo Katea eta Olaberria auzoak lotzen dituen GI-3452 errepidean 6,420 eta 6,520 puntu kilometrikoen artean dauden zuhaitzen egoera dela eta, dagozkion inausketa lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 3tik 6ra bitartean.

Joan den otsailaren 10etik 15era Landetxa-Katea auzotik Olaberria auzora doan errepide honetan ere (5,630 eta 6,735 puntu kilometrikoen artean) Nekazarien Etxearen aurretik eta Trinkete Bordaren parerainoko zatian burutu zituzten kimaketa lanak. Eta orain 100 metroko beste zati horretan egingo dituzte inausketa lanak.  

Iragarri dutenez, lanak behar bezala egiteko, galtzada erabat moztuko dute bi noranzkoetan, eta guztiz itxiko da zirkulaziorako lanek eragiten dioten zatia lau egun horietan. Beraz, errepidea 8:00etatik 17:00etara itxita egongo da, martxoaren 3, 4, 5 eta 6ean.

Ordu horietan, ibilgailu arinak GI-3452 errepidetik desbidera daitezke Katea auzotik edo Estebenea tabernatik Santa Elenea ermitaraino doan errepidetik, Irungo erdigunera iristeko. Bestalde, ibilgailu astunak ezin izango dute errepide horretara sartu ezarritako itxiera ordutegian. Obrak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

Iaz egindako bide bazterreko kimaketa lanei segida emango diete otsailaren 10etik 15era. Orain Nekazarien Etxea baino pixkat lehenagotik hasi eta Trinkete Bordaren parerainoko zatian egingo dituzte inausketak, eta 8:00etatik 17:00etara zirkulazioa bi zentzuetan moztuko dute.