Italiatik eta Txekiatik etorritako ikasle talde bati harrera egin diote Irungo udaletxean

Antxeta Irratia 2025ko mar. 14a, 13:33

Gaur Irungo Udaleko Hezkuntzako ordezkari Sandra Caballerok, beste udalkide batzuekin batera, ongietorria egin diote Udal Areto Nagusian Italiatik eta Txekiatik etorritako ikasle talde bati. 35 ikaslez osatutako taldea, Paduatik (Italia) eta Ceske Budejovicetik (Txekia) Irunera etorri dira Pio Baroja Institutuko ikasleekin truke programa bati esker.

Irungo Udaleko Hezkuntzako ordezkaria den Sandra Caballerok ongietorria eman dio ikasle taldeari, eta egunotan ezagutuko duten Irungo inguru naturalari eta hiriko ondare historiko zein kulturalari buruz xehetasunak eman dizkie.