Iratxe Sorzabal eta Fermin Vila preso irundarren egoerari buruzko mintzaldia antolatu dute

Aitor Errazkin 2025eko martxoaren 20a

Sare Bidasoak antolatuta, Iratxe Sorzabal eta Fermin Vilaren egungo egoeraz mintzatuko dira martxoaren 24an,  19:00etan, Palmera-Montero gunean. 

“Euskal presoen egungo egoeraz” hitzaldia antolatu du Sare Bidasoak heldu den astelehenean, martxoaren 24an, Palmera Monteron (19:00etan). Haizea Ziluaga eta Aiert Larrarte abokatuak eta Sare Gipuzkoako arduraduna Beñat Uribe-Etxeberria gonbidatu dituzte hitzaldia ematera. Aurreratu dutenez, bertan euskal preso politikoen gaur egungo egoeraz, eta bereziki Bidasoa eskualdeko Fermo eta Iratxe Sorzabalen egoeretan sakontzeko aukera ere izango dute.