San Pedro eta San Martzial jaietan tokiko musika taldeek esperientzia har dezaten, Urdanibia plazako taulagainean aritzeko aukera ematen die udalak azken urteetan. Taldeek zenbait baldintza bete behar dituzte, eta herritarrek bozkatzen dute gero. Aurtengoan, ekainaren 21eko eta 23ko kontzertuetan Irungo taldeei telonero gisa aritzeko antolatu den herri bozkaren emaitzaren berri eman du udalak gaur.
Kultura zerbitzuak jakinarazi du Onavibe eta Deklibe izango direla aurtengo bi talde irundarrak. Onavibe taldeak ekainaren 21ean joko du, Süneren eta Zirkinik Bezen kontzertuen aurretik, eta Deklibe taldearen txanda ekainaren 23an izango da Gatiburen aurretik. Biak Urdanibia plazako eszenatokian ariko dira. Ekainaren 21ekoa, Gazte Egunarekin bat eginez, Onavibeko taldekieen %70ek 25 urte azpikoak dira. Eta aukeratutako bi taldeek, nolanahi ere, %50 batean Irunen erroldatutako kideez osatuta daude. Era berean, gutxienez ordubeteko errepertorioa bermatu beharko dute kontzertuaren egunean. DEKLIBE rock taldeak pasaitar gisa aurkezten du bere burua, baina taldekieen artean hainbat irundar daude.