Maiatzaren 1etik 4ra trenak ez dira martxan izango Irunen

Antxeta Irratia 2025ko api. 24a, 12:35

RENFEk jakitera eman duenez, maiatzaren 1etik 4ra bitarteko zubian ez da aldiriko tren zerbitzurik izango Irungo tren geltokitik. Gaintzurizketako tunelean egin beharreko obrak eta trenbidearen elektrifikazioa dela eta, Irun eta Lezo-Errenteria geltokien arteko zerbitzuak autobús bidez ordezkatuko dituzte, Lezotik Donostiara trenes jarraitu ahal izateko. Iragarri dutenez, guztira 311 autobus-zerbitzu eskainiko dituzte egun horietan.

ADIF erakundeak obrak egingo ditu Gaintxurizketako tunelean maiatzaren 1etik 4ra bitartean. Hortaz gain, Astigarraga eta Irun arteko abiadura handiko trenaren lineari jarraipena emateko hirugarren errailaren ezartzeko proiektuaren baitan, trenbide zati horren egokitzapenari dagokion elektrifikazio lanak ere egingo ditu.

Lan hauek direla eta, zubiko egun horietan Irun eta Lezo-Errenteria geltokien arteko zerbitzuak autobusen bidez ordezkatuko dituztela jakitera eman dute, Lezo-Errenteriatik transbordoa eginez Donostiara trenez jarraitu ahal izateko. Iragarri dutenez, guztira 311 autobus-zerbitzu eskainiko dituzte egun horietan. Zehazki, 288 aldiriko trenari zerbitzua emateko, 21 ibilbide luzeko eta beste 2 ibilbide ertaineko tren zerbitzuen bidaiarientzako. Izan ere, Irungo tren geltokia abiapuntu dituzten zerbitzu guztietan eragingo du lau eguneko etendurak.

Aldiriko tren zerbitzuen kasuan, RENFEk argitu du Irun eta Lezo-Errenteria geltokien artean, autobusak Landetxa-Katean geldialdi bat egingo dutela. Ordutegi eta obren inguruko informazio guztia RENFEko webgunea