Naziek deportatutako irundarrak gogoan hartu dituzte aliatuen liberaziotik 80 urtera

Antxeta Irratia 2025ko api. 30a, 12:51

1940-1945 urteetan nazien eremuetara deportatuak izan ziren irundarrak omendu ditu Nicolas Guerendiain elkarteak. Maiatzaren 5ean aliatuek Mauthausen liberatu zutela 80 urte betetzen direla gogoratzeko, Avenida Zubiaren barandetan pertsona horien izenak jasotzen dituzten panelak ezarri dituzte. 

1945 urteko maiatzaren 5ean askatu zituzten aliatuek Mauthauseneko kontzentrazio-esparrua. Hau eta nazien beste hilketa-esparru batzuetara deportatutako espainiarrak eta nazismoaren Espainiako beste biktima guztiak omentzeko eguna ospatuko da heldu den astelehenean, espainiar gobernuak ezarritako eguna baita.  

Irungo Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkarteak omenaldi bat egin nahi izan die demokrazia defendatzeagatik 1940 eta 1945 artean deportazioaren izua pairatu zuten irundarrei. Horretarako, Irun eta Hendaia arteko Avenida Zubiaren barandetan pertsona horien izenak jasotzen dituzten panelak ezarri dituzte gaur. Hogei bat panel ezarri dituzte Irungo aldean hasi, eta Bidasoaren gaineko erdiko mugara heldu arte.

Liburu aurkezpena maiatzaren 8an

Bestalde, Nicolas Gerendiain elkarteak "Y los campos se quedaron sin flores" liburuan oinarritutako hitzaldia antolatu du maiatzaren 8an, Palmera Montero gunean. Unai Eguia Bizkarralegorrek idatziriko liburuak, Enric Marcoren istorioa jasotzen du, nazien eremuetara deportatua izan zen, eta Txekiako Hradischkon kontzentrazio-esparruan 6.448 presoa izan zenak bizitutakoak ikertu eta dokumentatu ditu. 

Liburua aurkeztu eta deportatua eta kontzentrazio-esparru horretan akatua izan zen Anjel Lekuonaren iloba gonbidatu dute hitzaldira, Anton Gandarias.