Irungo Udaleko Mugikortasun Jasangarriko arloak jakinarazi du Irungo hiri-autobusaren (Irunbus) tarifak eguneratu dituela. MUGI sisteman integratuta dago, eta erabaki hau 2024ko abenduaren 26an eta 2025eko urtarrilaren 27an ospatutako Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) batzar nagusian hartu zen. Bertan Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta barne dauden Irun bezalako udaletxeek parte hartzen dute.
Adostutako igoeraren ondorioz, prezioen eguneraketa aldizkako bidai-txartela zein MUGI txartela erabiliz aplikatuko dute. Bidai solteak egiteko gidariari eskatutako paperean eskuratzen diren bidai-txartelaren kasuan 1,65 eurotara emendatu dute, 10 zentimoko igoera suposatuko duena. MUGI txartelaren erabiltzaileek bere partetik, gorakada apalagoa jasango dute. Hileroko bidai kopuruaren arabera %5, %3 ala igoerarik ez. Horren arabera, 1etik 20 bidaietara egiten duten erabiltzaileek, bidaia 0,40 eurotik 0,42 eurotara ordaintzera pasako dira; hilean 21etik 50 bidaien artean dabilenak 0,33 eurotik 0,34ra igoko zaio bidai-gastua, eta garraio publikoa hilean 50 aldiz baino gehiago erabiltzen duenari bere horretan mantenduko zaio, 8 zentimotan.
Bestalde, pandemia eta gero garraio publikoa sustatzeko ezarri zituzten aparteko deskontu eta kenkariak indarrean jarraitzen dute.