Euskaraldiari harrera egiteko egitarau oparoa prestatu dute larunbatean Artian

Aitor Errazkin 2025eko maiatzaren 13a

Artiako auzo elkarteak otsailean ekin zion Euskaraldia antolatzeari, eta dagoeneko prest dute maiatzaren 17ko egun osoko egitaraua. Goizean goizetik ekintza ugari prestatu dituzte:musika,animazioa,ipuin kontalaria eta bazkari herrikoia besteak beste

Ekimen herrikoia izango da eta Abadiako Antoine plazan ospatuko da, eguraldi txarra bada auzo elkartean bertan. Jarduerak familian gozatzeko pentsatuak dira: tailerrak, kalejira, ipuin kontalaria, musika eta paella herrikoia izango dira protagonista. Iñigo Valero, Artia auzoko euskaraldiko antolaketa taldeko kidearekin hitzegin dugu

  • Globoflexia tailerra: 11:00etan.
  • Aurpegia margotzeko aukera: 11:00etatik aurrera.
  • Kalejira auzoan zehar: 12:00etan.
  • Ipuin kontaketa Maite Francorekin: 13:00etan.
  • Musika emanaldia – Ipuin kontaketa ondoren, antolatzaileen eskutik.
  • Paella herrikoia (mokadua) , izenik eman gabe parte hartu daiteke.

Ekintza guztiak Antoine plazan izango dira eguraldiak laguntzen badu; bestela, Artiako auzo elkartean (Pio Baroja kalea, 30-32).