Su Artean. Gure Artean: jatorri ezberdineko irundarrak gastronomia partekatuz ezagutzeko parada

Antxeta Irratia 2025ko mai. 15a, 12:54

Senegal, Moldavia, Euskal Herria, Honduras, Errumania eta Marokoko jatorria duten irundarrak bilduko dira maiatzaren 21ean, 17:30ean, Erlaitz elkartean. Norbere herrialdeko platerak sukaldatu eta besteengandik ikasi eta dastatzeko aukera emango du ekimenak.

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Ongi Etorri Eskolara proiektuak kultur-aniztasuna ospatu, eta jatorri ezberdinetako irundarren artean une goxo bat partekatzeko "Su Artean. Gure Artean" (Entre Fogones) ekimena antolatu du maiatzaren 21an, 17:30ean, Irungo Erlaitz mendi elkartean. Irungo Udaleko Ongizate arloak lagundutako hitzordu honetan, besteengandik ikasi eta beste herrialdeetako gastronomia dastatzeko parada izango da.
 
Iragarri dutenez, Peña kaleko Erlaitz elkartean Senegal, Moldavia, Euskal Herria, Honduras, Errumania eta Marokoko jatorria duten irundarrak bilduko dira, eta jatorri ezberdinetako platerak dastatzeko aukera emango duen afari-merienda bat antolatu dute, eta hauek sukaldatzeko elkartuko diren herritarrek elkar ezagutzeko aukera emango du. Udalak lagundutako ekimen honen bitartez, Irun osatzen duten kultura ezberdinak ezagutu eta atzerriko jatorria duten pertsonek izan ohi duten harreman sare soziala zabaltzeko helburua ere badu, estereotipoak apurtu eta, bide batez, bertaratuko direnek haien herrialdeetako gastronomia ezagutu ahal izango dute. 
 
Antolatzaileek argitu dutenez, plazak mugatuak dira eta izena emateko galdetegi bat bete beharko da hemen. Bestela ere, 688 80 13 77 telefonora deituz egin daiteke.