2025eko San Pedro eta San Martzial Jaietako programazioaren joan den asteko aurkezpenean, Nuria Alzaga Kultura ordezkariak udalak eta hiriko eragileek antolatutako mota askotariko 150 ekimen baino gehiago iragarri zituen. Baina noebdade handi bat argitu gabe utzi zuen, eta gaur eman du horren berri Urdanibia auzuneko Ehiera plazan. Izan ere, aurtengo jaietan hiriko txoko guztiak dinamizatzeko eta girotzeko erronka onartu du udalak. Alzagak azaldu duenez, «Bidasoko Erraldoiak, Irungo Atsegina, Ondare Kultur Elkartearen erraldoi eta buruhandiekin, eta Zirkus Kalejira eta A&B Shows entitateen lankidetzari esker hiriko txoko guztiak animatuko ditugu». Alde horretatik, udal ordezkariak nabarmendu duenez, jaietako programazio osoa bezala, aparteko hitzordu hauek ere, «bertako eragileen parte-hartzearekin» eramango da aurrera.
Egitaraua auzoka honakoa izango da:
- Ekainaren 16an: Zirkus Kalejira, Puianan eta Urdanibian:
- Ordua: 18:30
- A&B Shows-en
- Ekainaren 17an: Erraldoiak eta buruhandiak, Behobian eta Artian
- Ordua: 18:30
- Bidasoko Txaranga Kultur Elkartearen eta Bidasoko Erraldoiak elkartearen
- Ekainaren 18an: Zirkus Kalejira, San Migelen eta Anakan
- Ordua: 18:30
- A&B Shows-en
- Ekainaren 19an: Erraldoiak eta buruhandiak, Oinaurren eta Belaskoenean
- Ordua: 18:30
- Bidasoko Txaranga Kultur Elkartearen eta Bidasoko Erraldoiak elkartearen
- Ekainaren 20an: Zirkus Kalejira, Larreaundin eta Lapitzen
- Ordua: 18:30
- A&B Shows-en
- Ekainaren 21ean: Erraldoiak eta buruhandiak kalejiran hiriaren erdialdetik: Segizioa Junkaleko plazatxoaren albotik abiatuko da, eta Eskoleta eta Santiago karriketatik, Aixin-Zolua kaleko oinezkoen gunetik (Dunboako itsasadarraren albo batean), Erromes plazatik, Juncal kaletik, San Martzial aldapatik barrena ibili ondoren, San Juan plazan amaituko dute, eta han, harrera egingo zaio haurren
- Ordua: 18:30
- Bidasoko Erraldoiak elkartea
- Ekainaren 22an: Erraldoiak eta buruhandiak, Arbesen
- Ordua: 18:30
- Bidasoko Txaranga Kultur Elkartearen eta Bidasoko Erraldoiak elkartearen
- Ekainaren 23an: Erraldoiak eta buruhandiak kalejiran hiriaren erdialdetik: Segizioa Alberto Anguera plazatik abiatuko da, eta, Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre eta Geltokiko kaleetan, Colon ibilbidean, Foruen karrikan eta Karrika Nagusian barrena ibili ondoren, San Juan plazan amaituko dute.
- Ordua: 18:30
- Bidasoko erraldoien, Irungo Atseginaren, Peña Poteo txarangaren eta Dultzaineroen eskutik.
- Ekainaren 28an: Erraldoiak eta buruhandiak kalejiran hiriaren erdialdetik: Segizioa Alberto Anguera plazatik abiatuko da, eta, Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre eta Geltokiko kaleetan, Colon ibilbidean, Foruen karrikan eta Karrika Nagusian barrena ibili ondoren, San Juan plazan amaituko dute.
- Ordua: 18:00
- Irungo Atseginaren, Ondarte Kultur Elkartearen, Irungo Txistulari Taldearen eta Peña Poteo txarangaren eskutik.