Irungo 23 kirol elkartek udalekuak proposatzen dituzte, kirola eta txangoak uztartuz

Koldo Nausia 2025ko eka. 10a, 14:01

UDA 2025 programa 6 eta 17 urte bitarteko haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta udaran kirola txangoekin uztartuz, urtean zehar egin ohi duten jardueraz beste bat probatzeko aukera eman nahi dute. 

Irungo Udaleko Kiroletako ordezkari Borja Olazabalek, hiriko zenbait kirol taldetako ordezkariekin batera, UDA 2025 kirol-jardueren kanpainaren berri eman du, Santiagotarrak Kirol Elkartearen ontziralekuan. Ordezkariak azaldu duenez, «Irungo Udalak urteak daramatza kirola sustatzen urte osoan, eta klubek udan egiten duten eskaintza honi esker, haur eta gazte irundarrek urtean zehar praktikatzen ez dituzten beste kirol batzuk probatzeko aukera izaten dute».

Aurten, guztira, udako 23 ikastaroko eskaintza egiten dute beste hainbeste klubek. 6 urteko haurretatik hasi eta 17 urtera bitarteko gazteentzat dira, eta norbere kirol jarduera ardatz hartutako eskaintza bada ere, gehienak udaleku formatua eskaintzen dute. Izan ere, kirol teknifikazio campus motakoak dira batzuk, baina klubek beren ohiko kirol hastapenak egitearekin batera, igerileku, hondartza eta mendira ateraldiak antolatzen dituzte astebeteko udalekuen eskaintza borobiltzeko; 

Aurtengo programak uretako zenbait kirol, hala nola igeriketa, surfa, piraguismoa edo stand up paddle-a biltzen ditu, baita bestelako aukerak ere. Hala nola futbola, squasha, padela, eskubaloia, gimnasia erritmikoa, xakea, atletismoa edo hipika, besteren artean. Jarduera gehienak ekainaren azken astetik hasi eta abuztura bitartean eskainiko dituzte.

Ondoko erreportaian entzun ditzakezue kirol elkarte zenbaitzuetako ordezkariak haien eskaintzaren berri emanez. Eta jarraian, klub guztien programa eta izena emateko harremanetarako informazio taula:

 

CAMPAÑA "UDA 2025"

Kirola

Adina

Datak

Lekua

Informazioa

Piragüismo ur lasaiak 

8-12 urte 

 

 

 

 

 

Uztaila eta abuztua Astebeteko ikastaroak 

 

Santiagotarrak

 

 

 

 

 

 

S.D. Santiagotarrak uda@santiagotarrak.com www.santiagotarrak.com

943 63 20 56

Real Unión ibilbidea, 6

Piragüismo ur biziak 

8-12 urte 

Santiagotarrak

- San Miguel

Arranketa aulki mugikorra 

 

10/15 urte

 

Santiagotarrak

UDA

Errekreoa eta SUP Stand Up

Paddle

 

10-17 urte

 

Santiagotarrak

 

 

Eskubaloia 

 

2012-2016

urteetan jaiotakoak

1,2,3,4 asteko ikastaroak uztailak 2tik- 30era

 

 

Artaleku kiroldegia

CD BIDASOA

Artaleku Kiroldegia

943 62 52 85

www.cdbidasoa.eus

bazkideak@cdbidasoa.eus

 

Surf

 

 

 

6 urtetik gora 

 

Ekainak 15tik irailak 15 arte. Aste bateko ikastaroak

 

 

 

Hendaiako hondartza / 

 

Central Surf eskola  Erlaitz kalea, 3 (Dunboa)

688 67 57 47

685 72 37 10

info@central-surf.com / www.central-surf.com

 

 

Xake 

 

6-12 urte

Uztaila eta abuztua 

Bidasoa Xake Kluba

Lope de Irigoyen 15

c/Lope de Irigoyen, 15 - 20301 Irun

943 00 82 85

bidasoaxake@gmail.com

 

         

 

 

Areto futbola

 

8-15 urte

Uztailaren 2tik abuztuaren 8ra arte

 

Uranzu frontoia

 

irunfutsal@gmail.com 653 72 62 49

 

 

Futbola

2012-16

urteetan jaiotakoak

 

 

 

 

Uztaila

 

 

 

Stadium Gal

Real Union 943 62 01 03 /

655713153

www.realunionclub.com https://realunionclub.com/ campus-de-verano/ futbolbase@realunionclu b.com

Futbola 

   

Artia futbol zelaia

CD Behobia Ivan.celada18@gmail.co m

669 42 54 19

 

 

Futbola

2009-15 jaiotakoak

 

Uztailaren 2tik 30ra

 

 

Ugalde Ventas futbol zelaia

CD Mariño

cdmarinoke@gmail.com

www.cdmariño.com

687 57 00 79

 

Futbola

 

 

8-15 urte

 

 

Uztailaren 2tik 30ra

Landetxa K.T.

 

Landetxa K.T.

c/ Andrearriaga, 23 (bajo) 943 11 82 37

Landetxa.k.t@gmail.com

Futbola

8-12 urte

Uztaila

 

San José Obrero Futbol Zelaia

CD San Marcial 618 22 26 61

943 96 99 12

https://docs.google.com/form s/d/e/1FAIpQLSd9A6EBBPZRA Vv8mWHU7iVslBIa50Kr GjSNFftl2U- oGcby9w/viewform?vc=0&c=0

&w=1&flr=0

Saskibaloia

13-16 urte

Uztailaren 7tik 18ra

Azken Portu kiroldegia

620 43 48 67

areatecnica@erroibide.org

     

 

 

 

Squash

8-16 urte

Uztaila- abuztua 

Artaleku kiroldegia

Lur Alai Squash Kluba luralaisquash@gmail.com 687 97 64 96

Atletismoa

 

6 -14 urte

 

Aste bateko ikastaroak uztailean eta abuztuan

Plaiaundi

 

Bidasoa Atletiko Taldea www.atletismobat.com udalekus@atletismobat.c om

625 26 13 51

943 62 06 10

 

Igeriketa

 

3-16 urte

Uztaila eta abuztua

Kiroldegietako igerilekuetan

 

94350 57 57

943 50 57 80

Errugby kanpusa TxingUda

8-17 urte

Uztaila. Aste bateko ikastaroak

Plaiaundi

TXINGUDI RUGBY CLUB

info@txingudirugbyclub.e us www.txingudirugbyclub.e us

688 74 53 62

Tenisa

7-16 urte

Uztaila eta abuztua. 2 asteko ikastaroak

San Marcial Txingudi

BADIA TP

www.tenisbadia.com badiatpkk@gmail.com 605 77 35 04

637 81 55 48

Hipika

6-16 urte

 

Uztaila eta abuztua

 

Jaizubia Hipika Kluba (Zalditegia)

943 61 90 15

630 07 77 29

administracion@clubhipic ojaizubia.com www.clubhipicojaizubia.c om

Padel Multikirola Natura

8-16 urte

Uztalia eta abuztua

San Marcial-Txingudi

CLUB DE PADEL INDOOR BIDASOA

campus@padelindoorbidasoa.com