San Martzial-Txingudiko igerilekuetan kapen egiteko denboraldia ekainaren 15ean zabalduko dute

Antxeta Irratia 2025ko eka. 11a, 09:56

Irailaren 15a arte egunero bi txanda antolatuko dituzte: goizekoa 11:00etatik 15:15etara, eta arratsaldekoa 16:15etatik 20:30etara. Sarrerak egunero 22:00etan jarriko dituzte salgai, 18 urtetik gorakoentzat 2,20€ prezioan, eta 4 eta 17 urteko haur eta gazteentzat 1,80 €ko prezioan, eta joaterik ez duenak erreserba bertan behera uzten ez badu, astebetez erabiltzeko debekua ezarriko du udalak. 

Irunen, aldiz, hondartzarik ez dago, baina uda eta beroa ate joka ditugula, igande honetan, ekainak 15, irekiko ditu udalak San Martzial-Txingudi instalazioetako igerilekuak. Igerilekuen denboraldia irailaren 15era arte luzatuko dela iragarri dute, eta aurreko urteetan bezala, bi txanda antolatuko dituzte: goizekoa 11:00etatik 15:15etara, eta arratsaldekoa 16:15etatik 20:30etara.

Igerilekuaren edukiera mugatua denez, erabiltzaileek Udalaren webgunean eman behar dute izena, bi eguneko aurrerapenarekin. Sarrerak egunero 22:00etan jarriko dituzte salgai, 18 urtetik gorakoentzat 2,20 € prezioan, eta 4 eta 17 urteko haur eta gazteek, aldiz, 1,80 € ordaindu beharko dute. Hiru urtetik beherako umeak doan sar daitezkeen bitartean.

Udalak oroitarazi duenez, erreserba eginda, igerilekura joaterik ez duen orok, egun berean goizeko 11:00ak baino lehen utzi beharko du bertan behera webgunean bertan edo 943 62 72 66 telefonora deituz. Erreserba kendu ezean, hurrengo 7 egunetan ezingo dute beste erreserbarik egin ahal izango.