Irungo Euzko Alderdi Jeltzaleak Facebook, Instagram eta X sareetan dituen kontuetan bere jardueraren berri eman ohi badu ere, «teknologia berriek belaunaldi gazteekin harremanetan sartzeko duten garrantziaz jabetuta» alderdiaren atari digital berria ondu du. «Sare sozialak ez dira aski, eta informazio osoa modu argi eta erraz batean jasotzen duen webgunea beharrezkoa genuen», aitortu du Uri Buru Batzarreko lehendakari Jasone Ugartek. Irungo Batzokian aurkeztu du gaur, Gorka Alvarez EAJ Udal Taldeko bozeramailearekin batera, eta «bertatik bertara eta bertakoentzat KM0 eginda» dagoela azpimarratu dute. Izan ere, Irungo 8imedia enpresak egin duela nabarmendu dute.
Gorka Alvarezek aditzera eman duenez, «irundarrekin harreman zuzena lortzeo lehio edo ate berri bat irekitzen da». Jeltzaleen hiri proiektua giozarteratzeko ez ezik, irundarrek haien kezka, zalantza, galdera eta iradokizunak modu zuzen batean EAJri helarazteko aukera emango baitu atari berriak.
Hortaz gain, Udal Taldeko zinegotziak, Uri Buru Batzarreko kideak zein alderdiaren proiektu estrategikoak ezagutzeko aukera ematen du. Baita, besteak beste, Eusko Buru Batzarraren, Gipuzkoa Buru Batzarraren eta Sabino Arana Fundazioaren webguneetara sarbidea eman ere. «Zertan ari garen jakin dezaten nahi dugu; jendea horren partaide izan dadin nahi dugu eta guztion artean Irun hobe bat egiteko aktiboak izan daitezen animatzen dugu», dei egin dute.
Era berean, Irungo EAJ paperean argitaratzen hasi den 'Zurekin Irun' aldizkariaren pdf formatua eskuragai izango da atarian.