Jaietan murgiltzeko prest dago Urdanibia Berri auzoa

Amaiur Miguel 2025ko uzt. 9a, 09:48

Ostiralean 19:00etan pregoia eta danborradarekin emango diete hasiera Irungo Urdanibia Berri auzoko jaiei. Haur eta helduentzako egitarau zabala prestatu dute Uztarri Ona auzo elkarteko kideek. Hamaika txapelketa, telesaietan oinarritutako parodia eta auzoko bi musikariren kontzertuek borobilduko dute bi eguneko programazioa. 

Heldu den ostiralean hasiko dira Irungo Urdanibia Berri auzoko jaiak. Haur eta helduentzako eskaintzaz beteriko asteburua izango da. Hainbat izango dira hitzordu garrantzitsuak, hala nola, pregoia, danborrada edo afari herrikoia.

Auzotarrek egutegian markatzen dute asteburua dela kontatu digu Jone Otaño auzo elkarteko kideak. Aipatu moduan, ostiralean ekingo diete jaiei, 19:00etan finkatuta lehen hitzordua, orduan egingo baitute pregoia. Ostean, haur eta heldu danborrada auzoan barrena abiatuko da.

Gainera, asteburuko hitzorduen artean kokatzen dira haurrentzako ur puzgarriak eta buruhandiak edo helduentzako afari eta gaualdiak. Era berean hamaika txapelketa antolatu dituzte, hala nola, mus, patata tortilla eta toka txapelketa edo haur moto lasterketa. Afari tematikoa izan ohi da ekitaldirik jendetsuena; izan ere, auzotarrek parodia ezberdinak egiten dituzte giro berezia sortuz. Aurtengo gaia telesaiak dira.

Musika eskaintzari dagokionean, bi kontzertu izanen dira, biak auzoko musikariek eskainiak. Amane abeslariaren eta Brujas taldearen kontzertuak izanen dira asteburuan zehar.

Kontrara, auzoko jaiak antolatzeko esku faltaz kexu da Jone Otaño auzo elkarteko kidea, 4 edo 5 auzotarren artean antolatzen baitituzte urteko hamaika jarduerak. Beraz jendea animatzen dute urtean zeharreko lanean ere parte hartzera.

Egitarau osoa :

Uztailak 12, ostirala

19:00 Pregoia
19:30-20:30 Tanborrada
20:30 Abiyuan Txaranga + buruhandiak
21:00 Bokadilloak afaltzeko. Eihera plaza.
21:30 BINGO. Eihera plaza.
22:00 A 01:00 Disko Festa. Eihera plaza

Uztailak 13, larunbata

11:30 Moto Txiki Lasterketa. Eihera plaza
12:00 MasterTxef Familiarra. Eihera plaza.
16:00 Mus Txapelketa. Bar TANDEM.
17:30 Toca Txapelketa. Zona arbolada de Errotaundi
20:00 Txiki Disko. Eihera plaza.