Irungo Udalak Oier Diaz arraunlari irundarra zoriondu berri du ohar baten bidez, C1 modalitateko urrezko domina irabazi baitu junior mailako munduko eslalom txapelketan. Okzitaniako Foix herrian jokatu da txapelketa. Eta Santiagotarrak kirol elkarteko palistak, 17 urte eskas dituela, bakarkako C1 modalitateko urrezko domina irabazteaz gain, taldekako C1 modalitateko munduko txapeldunorde izendatu da, baita K1 modalitateko brontzezko domina eskuratu ere taldeka.
Nazioarteko slalomean etorkizun oparoa duelakoan dago Irungo Udala. Alde horretatik, Santiagotarrak arraun elkarteak piraguismoa eta arrauna sustatzen hamarkada luzeetan egindako ahalegin kolektiboa nabarmendu du udalak, erreferentziazko kluba delako.