Dena prest dute Irungo Santiago auzoan festa giroa astintzeko

Amaiur Miguel 2025ko uzt. 16a, 10:03

Urtarrilean hasi ziren Santiago-La Bañera auzo elkarteko kideak jaietako programazioa lantzen. Eta 30 laguneko lantaldea dabil egunotan, haur zein helduentzako hamaika hitzordu prestatzen. Uztailaren 18tik 25era erraldoi eta buruhandiak, danborrada, zezensuzkoa, bingoa eta hainbat hitzordu musikal prestatu dituzte auzoa festa giroz bete dadin. 

Haur eta helduentzako ekintzak prestatu dituztela azaldu digu auzo elkarteko kideak, Amaia Navarrok. Izan ere, auzotar guztiak batzea helburu duen jaiak antolatzea dute helburu. Betiko hitzorduak mantendu eta berriak sortu nahi izan dituzte, horregatik 50 ekintza inguru antolatu dituzte uztailaren 18tik 25era bitartean.

Adin guztientzako jolasa herrikoiak, zezen txikiak, zezen suzkoa, bingoa, erraldoi eta buruhandiak eta danborrada izango dira hitzorduetako batzuk. Era berean musikari garrantzi berezia ematen diotela azpimarratu digu Navarrok. Hori dela eta, Burrunba elektrotxaranga, Los Trankilos Fanfarrea, IGA abesbatza eta hainbat DJ izango dira auzoan.

Gainera, esker berezia eman nahi izan die Navarrok, antolakuntza lanetan aritzen direnei, barraren alde batean zein bestean aritzen direnei, auzoko komertzioei baita rifak edo jaietako programa erosten dituztenei ere.

Amaitzeko antolakuntza lanez mintzatu da Navarro. Lan hauek urtarrilean hasten dituzte, auzo elkarteko batzarrean, orduan irekitzen baitira besteak beste baimenak eskatzeko epeak. Hau horrela, egitaraua behin itxura hartzen hasi denean kolaboratzaile taldeari aurkezten diote iritzi ezberdinak biltzeko. Ostean 30 lagun inguruko lantaldea martxan jartzen da azkeneko prestaketei ekiteko, baita jaietan zehar beharrezko antolakuntza lanetan laguntzeko ere.

Santiago auzoko jaietako EGITARAU OSOA

Uztailak 18, ostirala

16:30  Txupinazoa eta bandera igoera
17:00  Zezen txikien entzierroa aldapa elkartetik
17:30 Pintura lehiaketa Santiago Plazan
19:00 Barbakoa
19:15 Pintura lehiaketaren sari banaketa
19:30 Haurren danborradaren entsegua
20:30 Buruhandiak
22:00 Disko festa DJ Txemaren eskutik
23:00 Suzko zezenak

Uztailak 19, larunbata

12:00 IGA Abesbatza auzko kaleetan
17:30  Santiagoko V. Herri Olinpiadak (“EL BULE” babesturiko saria)
19:00 Sardina-Jana
20:00 Sol de Loto akademiaren eta Carameloren ikuskizuna
20:30 Buruhandiak
21:00  Herri olinpiadetako afaria ( Bikote kafetegia, Zerbecería Santiago, Asador Iñaki eta Swing Berriren laguntzarekin)
21:30  Santiagoko V. herri olinpiaden sari banaketa
22:00 Burrunba Elektrotxaranga erromes plazatik
00:00 DJ-Albertoren eskutik diskofesta
00:30 Bingoa
02:00 Gau Pasa
02:00 Makarroiak

Uztailak 20, igandea

10:00 Mahi tenis txapelketa
11:30 Arrantza lehiaketa
13:00 Bermuta
16:00 “EL BULE” mus txapelketa
17:00 Txokolatada erromes plazan ( BIKOTE KAFETEGIA-ren lankidetzarekin)
17:00 Jokoak erromes plazan
17:00 “ CONQUIS” Erromes Plazan
18:00 Herri jolasak Santiago plazan
20:00 Apar festa frontoiean

Uztailak 21, astelehena

17:00 Zezen txikien entzierroa Aldapeta Elkartetik
17:30 Txipiroi Jolasa.
20:30 Buruhandiak

Uztailak 22, asteartea

17:00 Zezen txikien entzierroa Aldapeta Elkartetik
17:30 Sugeak eta eskailerak Artiako Gaztelekuak antolatuta
19:00 Haurren danborradaren entsegua
20:00 Buruhandiak

Uztailak 23, asteazkena

17:00  Zezen txikien entzierroa Aldapeta Elkartetik
17:30 Txokolatada (SAN JORGE TXURRERIA-ren lankidetzarekin)
17:30 Tatto eta globoflexia postua.
17:30 Herri jolasak haurrentzat (Zinten, panotxeen, zakuen lasterketak, sokatira….)
19:00 Haurren danborradaren entsegua Peña Poteo Txarangarekin
20:30 Buruhandiak

Uztailak 24, osteguna

18:30 Haur eta Aldapako Helduen danborrada handia.
19:45 Ama Birjinari lore eskaintza Junkal Elizan.
22:30 Trankiloekin moldeak hausten.
23:00 Suzko Zezenak
00:00 Bingoa
2:00 Gau Pasa
3:00 Makarroiak

Uztailak 25, Ostirala

8:00 Diana
9:00 Txistularien diana
12:30 Polkak Irungo Udal Bandarekin.
17:00 Patata tortila lehiaketa.
18:00 Peña Poteo auzoan barrena
19:30 Patata tortila lehiaketako sari banaketa (BIDASSOA BASQUE BREWERYK eta GOIEKO babestua).
20:00 Rifen Zozketa oholtzan.
20:30 Buruhandiak
21:30 DJ Aitana Grandesekin diskofesta
00:30 Jaien amaierako Txupinazoa.