Santiagotarrak Arraun Elkarteko udako ikastaroetan 300 neska-mutil baino gehiagok parte hartuko dute

Aitor Errazkin 2025ko uzt. 17a, 16:06

Aurtengo udan, Santiagotarrak klubak Uraleku 2025 izeneko udako ikastaroak antolatuko ditu. Parte-hartzaileek egunean bi orduko ur-jarduerak izango dituzte. Aukeran izango dira piraguismoa, ur biziak, ur bareak, arrauna, eta beste jarduera batzuk. Jone Otaño, Santiagotarrak arraun elkarteko kidearekin hitzegin dugu

Santiagotarrak klubak Uraleku 2025 udako ikastaroak jarriko ditu martxan aurten ere. Ikastaro hauek egunero egingo dira, eta parte-hartzaileek bi orduz gozatu ahal izango dute ur-jarduera desberdinez. Ur bareak, ur biziak eta arrauna izango dira aukeratu beharreko modalitate nagusiak.

Horrez gain, proposamen ludikoagoak ere eskainiko dituzte, hala nola Stand Up Paddle eta piraguismo erre kreatiboa. Jarduera hauek guztiek aukera ematen dute aisialdia eta kirola uztartzeko ingurune naturalean. Uda pasatzeko modu aktibo eta zirraragarria da, uraren inguruko esperientzia aberasgarria bizitzeko aukera paregabea.