Egunean zehar Euskal Jira ospatuko dela probestuz, gauerako eskaintza prestatu du Irungo Ernaik. 22:00etan irekiko dute taberna eta DJ ezberdinak izanen dira gau osoan zehar. Ernaiko kideen hitzetan jai giro "euskaldun, feminista eta denentzat irekia" sortu nahi dute larunbatean. Era berean, argi utzi dute ez dutela inolako eraso matxista, arrazista, LGTBIQ+fobiko edo bestelakorik onartuko.
Ekin eta Bultza Askatasunera dinamikaren baitan antolatu dute gaualdia. Helburu nagusiak Irungo "gazte independentistak" biltzeko guneak sortzea da, gazteak elkartu, harremandu eta saretzeko. Era berean, heldu den Irailaren 14an deitutako manifestazio nazionalerako deialdia zabaltzeko probestu nahi dute egitaraua.