Iaz maila galdu ondoren, talde osoa berritu eta 2.RFEF mailan aritzeko proiektu berri bati ekin dio Igor Emeryk zuzendutako klubak, eta ilusioak berritze aldera, aurtengo kamiseta ofizial berria opari emango diete helduen urteko abonua egiten duten guztiei.
Klubak bere kideei eta etorkizuneko jarraitzaileei bi aukera eskeintzen dizkie abonatze prozesua errazteko. Online modalitateak www.realunionclub.com atarian erabilgarri dagoen esteka baten bidez, etxetik eroso egin ahal izango da prozesua. Bestetik, aurrez aurreko aukera RUC Gunean eskuragarri egongo da. Klubeko egoitzan publikoari arreta emateko ordutegia honako hau izango da: astelehena, asteazkena eta ostirala 10:00etik 13:00etara, eta asteartea eta osteguna 16:00etatik 18:00etara.
Horrez gain, klubak hainbat deskontu eskainiko ditu aurten: 10€ko murrizketa abonoa berritzeagatik, 10€ko deskontua funtzionaltasun anitzeko pertsonentzat, eta familia bereko hiru abonatu baldin badira, %50eko murrizketa.
Horiek hala, "Pasión Txuribeltz" kanpainaren barruan, hauek dira eskaintzen dituzten oinarrizko prezioak Stadium Galeko harmailaren arabera. Tribuna Nagusian, 15-24 urteentzako 135€, 25-64 urtekoentzat 225€, eta 65 urtetik gorakoek prezio murriztua izango dute, 165€. Ekialdeko Tribunan, aldiz, 15-24 urte: 85€, 25-64 urte: 150€, eta 65 urtetik gorakoak: 105€. Era berean, aurtengoan 15 urtez azpikoek 15 eta 25 euroko abonoak izango dituzte eskura.
Bestalde, 75 euroko abono berezia eskaintzen du klubak, South Side taldeak bultzatuta klubak sortu berri duen "1902 Hego Harmaila", animazio harmailan 75 euroko abono berezia eskainiko dute, kamiseta barne.
Hemen ikus dezakezue abonamendu kanpainarako klubak sareetan plazaratu duen bideoa.