"Gazte belaunaldi berriak lekukoa hartu eta Euskal Herria askatasunera eramateko prest gaude"

Aitor Errazkin 2025ko ira. 2a, 13:28

Ernaik irailaren 14an Donostian egingo den manifestazio batekin amaituko du bere udako kanpaina. Kanpainaren leloa “Ekin eta bultza askatasunera” izan da. Haitz Garaialde eta Martxel Elosegi, Irungo Ernai gazte antolakundeko kideekin hitzegin dugu.

Gazte erakundeak hainbat ekintza prestatu ditu udan zehar, askatasunaren aldeko aldarria zabalduz.
Helburua gazteria mobilizatzea eta konpromisoa sustatzea izan da. Ernai gazte antolakundeak, Oarso Bidasoko gazteak deitzen ditu hilaren 14ko mobilizazioan parte hartzera. Aurten 50 urte beteko dira Juan Paredes «Txiki» eta Angel Otaegi ETA erakundeko militanteak, frankismoak fusilatu zituenetik, eta urteurren hori izango da udako kanpainaren ardatza. Antolatzaileen esanetan, «Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu ziren belaunaldiei aitortza egitea ezinbestekoa da, eta gaur egungo gazteei dagokie lekukoa hartu, indarrak batu eta askatasunaren bidea elikatzea».