Auntxa trikitixa eskolak 2025/26 ikasturtean eskaintza berriarekin dator. Irunen du egoitza, baina Oiartzunen ere aritzen da, eta Elizalde Herri Eskolan emango dituzte klaseak. Trikitixa eta pandero ikastaroak astean ordubetez izango dira, eskolaz kanpoko orduetan. Sei urtetik gorako edonor anima daiteke izena ematera, eta haur zein helduei zuzenduta daude. Urtean zehar taldeko saio bereziak egingo dituzte emanaldietarako prestaketa gisa, eta ikasteko hiru metodologia erabiltzen dituzte: zenbakien bidez, aurrez-aurre eta solfeoarekin. Informazioa eskatzeko edo izena emateko, 943 61 88 39 edo 615 79 05 10 telefonoetara dei daiteke.