Itsasargien Lagunak elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa egingo du irailaren 20an, Irungo pinudi parkean

Aitor Errazkin 2025ko ira. 16a, 16:27

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatuko du irailaren 20an, Irungo Pinudi parkean. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta izen-ematea 11:30ak arte izango da. Parte-hartzaileak adinaren arabera hiru kategoriatan banatuko dira. Guztiek opari bana jasoko dute eta irabazleek sari bereziak.Iñaki Garcia,elkarteko kidearekin hitzegin dugu

Irailaren 20an, Irungo Pinudi parkean, haurrentzako marrazki lehiaketa berezia ospatuko da Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkartearen eskutik. Goizeko 11:00etan hasiko da jarduera, eta haurrek 11:30ak arte izango dute izena emateko aukera. Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketak hiru kategoria izango ditu, adin-tartearen arabera, eta parte-hartzaile guztiek opari txiki bat eramango dute etxera. Horrez gain, kategoria bakoitzeko lehenengo postuetarako sari bereziak ere prestatu dituzte. Iñaki Garciak, elkarteko kideak, adierazi du helburua haurrek sormena lantzea eta familiei aisialdi dibertigarri eta hezitzailea eskaintzea dela.