23. Sagar Eguna ospatuko dute igandean Irungo Ola sagardotegian

Aitor Errazkin 2025ko ira. 22a, 13:43

Irailaren 28an, igandearekin, Irungo Ola sagardotegiak 23. Sagar Eguna ospatuko du. Goizeko 11:30ean hasiko den ekitaldian sagar mundua gertutik ezagutzeko aukera izango da: sagardoa, txistorra eta aurtengo lehen muztioa dastatuz, haurrek jolasetan parte hartuz eta giro herrikoiaz gozatzeko parada izango dute bertaratuek. Eider Bengoetxea, Ola sagardotegiko arduradunak, ekitaldiaren xehetasunak eman dizkigu

Iraileko azken igandean, hilaren 28an, Irungo Ola sagardotegiak 23. Sagar Eguna ospatuko du. Goizeko 11:30ean hasiko da ekitaldia eta bertaratzen direnek sagar munduan murgiltzeko aukera izango dute.

Egitarauaren baitan, txistorra eta sagardoa dastatzeko aukera izango da, baita aurtengo lehen muztioa “pitarra” bezala ezaguna ere. Haurrek jolas bereziekin gozatuko dute, eta helduek giro herrikoia eta sagarraren kulturari loturiko esperientzia partekatzeko aukera izango dute.

Ola sagardotegiko arduradun Eider Bengoetxeak azaldu duenez, egun honen helburua “sagar mundua gerturatzea eta gure herriko ohiturak belaunaldi berriekin partekatzea” da