Bidasoa Lanbide Heziketa Zentro Integratuak aspaldi eskaintzen ditu droien gidatzeko baimenaren titulazioa edota 5G Sareak instalatzeko ikasketak, baita Industria Elektronika eta Telekomunikazioen Elektronikari lotutako lanbide heziketa formakuntza ezberdinak ere. Erdi Mailako zein Goi Mailako Zikloko eta Espezializazio Kurtsoak amaitzen dituzten ikasleei, Erasmus planaren baitan, Europako beste herrialde batzuetan praktikak egiteko aukera ere ematen zaie.
Oraingo honetan, aldiz, urrutirago jo dute. Txango berezi batetan parte hartzeko aukera paregabea izan baitute, Hego Korean. Irailaren 24tik 29ra Jeonju hirian ospatu den Drone Soccer FIDA World Cup nazioarteko txapelketan parte hartu baitu Bidasoaldeko ikasle eta irakasle talde batek.
Bidasoaldeko ordezkaritza Espainiako estatuko delegazio ofizialaren parte izan da, eta lanbide heziketako zentro honek teknologia berrietan egiten duen formakuntza punta-puntakoa dela erakusteko, eta ikasten jarraitzeko aukera eman du. Izan ere, drone soccer kirol berritzailearen eskutik, kirol honen antolakuntza eta dinamika barrutik ezagutzeaz gain, ikaskuntza iturri aberasgarria izan dela aditzera eman dute irakasleek.
Formakuntza espezializatuetan parte hartu baitute, eta bide batez, beste herrialdeetako ordezkariekin harremanetan, kirol mota honen dimentsio globala modu praktikoan ezagutzeko, eta droien teknologia berritzailean sakonduz, etorkizuneko proiektuetan inspirazio eta motibazio iturri izango dela uste dute.