Segurtasuna, hiri-mantenu lanak eta kultura izan dira Udal Aurrekontu Parte-hartzaileetan proposamenik bozkatuenak

Antxeta Irratia 2025eko urriaren 9a

Urriaren 3tik 7ra 2.405 irundarrek bozkatu dute 2026ko Udal Aurrekontu Parte-hartzaileetako proposamen finalisten botoen fasean. Horietatik 1.011 bozka segurtasuna hobetzeko zaintza-kamerak instalatzearen alde egin dute, eta larrialdi-zerbitzuetarako materiala zein Udaltzaingoak herritarren segurtasuna kontrolatzeko baliabide gehiago izan dira ere bozkatuenen artean. Hala ere, partaidetza prozesu honetan onartutako 28 proiektu gauzatzeko konpromisoa hartu du udalak.  

Irailaren 10ean Palmera Montero gunean egindako aurrez-aurreko lehen bileran ekin zion Irungo Udalak hamaikagarren urtez antolatutako Udal Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesuari. Guztira 1,5 milioi euroko diru partida bideratu du aurten ere horretarako. Horietatik 200.000 euro 16-30 urte artekoek proposatutako gazteen prozesura, eta beste 1,3 milioi euro 16 urtetik gorako irundar orori zuzendutako interes orokorreko proiektuak diruztatzeko. 

Jon Ugartek, Gobernu Irekia eta Herritarren udal ordezkariak iazko parte-hartzea baino datu apalagoak eman direla aitortu badu ere, «parte hartu duten pertsonen kopuruak oso ona» izaten jarraitzen duela dio. Eta balioan jarri nahi izan du, aurrez-aurreko bileran parte-hartzea %40 batean emendatu egin dela. Era berean, proposamen finalistak aukeratzeko bozketan %98 igo egin da aurtengoan. Hala ere, zein proiektu gauzatuko diren erabakitzeko azken bozketan apaltze bat eman da iazkoarekin alderatuta. 2024an marka guztiak apurtu zituzten 2.564 parte-hartzailerekin, eta pertsona bakoitzak gehienez ere bost proposamen bozka ditzakeela kontuan hartuta, guztira 10.830 bozka jaso zituen udalak. Aurten, aldiz, 9.977 boto izan dira, eta 2.405 pertsonek parte hartu dute azken bozketa horretan. 

Haatik, hiritarren kezka nagusien termometro gisa erabili badaiteke, aurtengo emaitzak iazko ildo bereko beharrak asebeteko ditu. Izan ere, segurtasunari lotutako proposamenak izan dira lehen hiru bozkatuenak. Horrela, zaintza-kamerak jartzea (1.011 boto), larrialdi-zerbitzuetarako materiala erostea (976 boto) eta Udaltzaingoak herritarren segurtasuna kontrolatzeko bitartekoak eta tresnak hobetzea (909 boto) izan dira herritarren boto kopuru handiena lortu dutenak. Horien ondotik, zuhaitzak zaindu, ordezkatu eta landatzea (771 boto) edo auzoetan kultura-jarduera gehiago egitea (696 boto). Hala ere, udalak partaidetza bidezko aurrekontua agortu arte proposamen bozkatuenak onartuko dituenez, 2026an diru partida honi esker gauzatuko dituzten proiektuen zerrenda luzea da. Jon Ugartek nabarmendu du, alde horretatik, aurtengo edizioa izan dela inoizko proposamenik anitzena jaso den urtea, eta beraz, «horrek esan nahi du hiria hobetzeko herritarren inplikazioa handia dela».

Jarraian, prozesu orokorretik hautatutako proposamenak:

Proposamena

Boto kopurua

Kostua

Zaintza-kamerak jartzea

1.011

60.000 euro

Larrialdietako zerbitzuentzat materiala erostea

976

35.000 euro

Udaltzaingoak        herritarren         segurtasuna

kontrolatzeko       baliabideak      eta                               tresnak hobetzea

909

180.000 euro

Hiriko zuhaitzak zaindu, ordeztu eta berriak landatzea

771

90.000 euro

Kultur jarduerak auzoetan

696

89.000 euro

Disuasio-aparkalekuen bideragarritasun plana

554

18.000 euro

Haur parkeetan ur-zurrustak jartzea beroa egiten duenerako

551

20.000 euro

Kultur programazioa sendotzea

540

150.000 euro

Kontzertuak Irunen

518

150.000 euro

Santiago    karrikatik    Santiago    zubira                    doan bidegorria berritzea

475

170.000 euro

Auzo    elkarteentzat     karpak     eta              mahaiak erostea

417

20.000 euro

Plaiaundi    kirol     instalazioetako                      gimnasioa hobetu eta eguneratzea

413

18.000 euro

Molino errepideko zubian espaloiak egokitzea

318

150.000 euro

Tirolinen parkea

299

60.000 euro

Labe    elektrikoa,    buztinerako    prentsa    eta mahaiak erostea Zeramika Udal Tailerrerako.

289

15.000 euro

Kaleko katuen koloniak hobeto zaintzea

278

15.000 euro

Palmera    Montero    inguruan   saskibaloi   eta futbol zelaiak

271

4.000 euro

Hirian     gurpildun    aulkientzako                plataforma baskulagarri bat duen trizikloa izatea

259

15.000 euro

"Irun gizalegez" kanpaina eta hautsontzidun zakarrontziak auzoetan.

235

53.000 euro

Jarraian, gazteen prozesutik hautatutako proposamenak:

Proposamena

Kostua

Kontzertuak,     podcastak      eta     beste      jarduera                            batzuk gazteentzat.

50.000 euro

Musika elektronikoaren jaialdia gazteentzat kalean.

30.000 euro

Kontzertu gehiago gazteentzat.

20.000 euro

Aisialdiko begirale ikastaroa

18.000 euro

Ikus-entzunezko   materialak    eta    baliabideak    gazte    eta nerabeentzat

18.000 euro

3D tailerrak eta baliabideak gazteentzat.

15.000 euro

Kontsumo      jasangarria      bultzatzeko      komunikazio     eta sentsibilizazio kanpaina.

15.000 euro

Gamer ekitaldia

12.000 euro

Udako jarduerak gazteentzat uretako motoekin

10.000 euro